De entre los contenidos seleccionados en nuestra Fonoteca sobre el conocimiento de nuestro país, hemos recopilado estas perlas en formato entrevista.
Episodio 1
Garazi Peritz: Adopzioaz ''Ez dugu ezkutatu behar nondik gatozen''
Colombian sortu zen Garazi Peritz; Bogotako zubipe batean erditu zen bere ama biologikoa eta hura non gertatu zen jakitera joan da Zarautzen hazi duten gurasoekin. "Harro nago, familia bikaina dut" errepikatzen du eta esker ona azaltzen die Zarautzen hezi duten gurasoei; Txus eta Xabier Euzkitze. "Ez dakite zer inportantea izan den bidaia hau niretzat" azpimarratzen du Colombiatik itzuli berritan. "Beti jakin dute sustraien berri jakin nahi nuela" eta horregatik egin dute bidaia fisiko eta geografikoa elkarrekin.
Episodio 2
Futbola: Lehen mailako bost entrenatzaile euskaldunak
Lehen mailako futbolaren historian aurreneko aldiz, hego Euskal Herriko bost talde nagusietako entrenatzaileak euskal hiztunak dira 2019 urtean eta mahai berean elkartu ahal izan ditugu Osasuna, Alaves, Eibar, Reala eta Athleticeko aldagelatako gidariak. Jagoba Arrasate, Asier Garitano, Jose Luis Mendilibar, Imanol Alguacil eta Gaizka Garitano, futbolari izan ziren entrenatzaile izatera iritsi aurretik, beraz ondo baina hobeto ezagutzen dituzte aldagelak ez ezik afizioak ere. Liga txapelketaren atseden tarte bat baliatuta elkartu ahal izan genituen lagun arteko giroan.
Episodio 3
Felix eta Alberto Iñurrategi anaia gazteen abileziak eta bitxikeriak
Fonotekako perlen artean topatu dugu Alberto eta Felix Iñurrategi anaiak Euskadi Gazteako "Hi bizi haiz hi!" saiora bisita egin zuteneko elkarrizketa. 1996ko azaroaren 28a zen eta Dani Arizalarekin batera, Kristina, Nagore eta Haritz izeneko hiru kazetari gazte ari dira galderak bideratzen, lotsagabe, Aretxabaletako mendizaleak estu lotzen sarritan. Bi anaien arteko konplizitatea eta abilezia agerikoa da. A! eta kazetari gazte haietako bat zailduta dago eta Haritz Gallastegi lankidea da egun.
Episodio 4
Xabier Añua: ''Me gusta la libertad que tiene el Jazz''
El nombre de Xabier Añua está intimamente ligado al jazz. El ex entrenador de baloncesto es también un gran apasionado del jazz y es precisamente esa entrega la que querido reconocer la asociación Jazzargia con la entrega de la makila de honor del Festival Ondas del Jazz de 2021. Su trabajo para divulgar el género comenzó cuando era joven y estudiaba en Pau. Sobre todo le gustó la "libertad" que tiene el Jazz cada vez que los músicos le dan "una nueva vida" dependiendo del sentimiento del momento. En el podcast escuchamos a un Xabier Añua emocionado con su nueva makila.
Episodio 5
Alex Gurrutxaga: ''Xabier Lete. Aberriaren poeta kantaria'', Euskadi Saiakera sariduna
Alex Gurrutxagak, Xabier Leteren poesiagintzaz tesi mardula egin zuen eta lan hartarako bildutako material ugariari orrazkera aldatu eta "Xabier Lete. Aberriaren poeta kantaria" argitara eman zuen 2020ko ekainean, Alberdaniarekin. Lan horregatik jaso zuen 2021an Saiakeraren Euskadi literatura saria. Epaimahaiaren iritzirako "ekarpen handia egiten du Xabier Leteren poeta eta bere obraren inguruan" eta "gure poeta handienetako bat ezagutzeko aukera ematen du, bere ideiak publiko egiten ditu, eta gainera bere kantagintza eta kontzertuak lotzen ditu garai horretako giroa eta pentsamenduarekin". Liburua argitaratu ostean izan zen Asier Gurrutxaga "Arratsean", Arantxa Iturberekin batera Leteren kantuak entzunez, haren poesiaz eta bizitzaz hizketan.
Episodio 6
Betiko elkartu dira Laja eta Landakanda
Zendu da Ramon Zubizarreta "Landakanda" pandero jolea, Laja eta Landakanda bikote historikoaren kidea. Ez dago Euskal Herrian, Iñaki Garmendia trikitilariak eta biek osatzen zuten bikote honek jo gabeko plazarik. Landakandari "Panderoaren erregea" esaten zioten eta izenburu horrekin argitara eman zen liburuaren harian elkarrizketatu zuten Euskadi Irratian. "Perlak" podcastean eskaintzen dizugu 2011ko abenduan Nekane Peñagarikanok, Landakan eta Miguel Angel Elustondori, kazetaria eta idazleari, egin zien elkarrizketa.
Episodio 7
04/12/2025
Xabier Lete, bizitzaz eta heriotzaz elkarrizketa sakonean
El 4 de diciembre se cumplen 15 años de la muerte de Xabier Lete. GUAU ofrece la entrevista realizada en 2006 por Arantxa Iturbe en Euskadi Irratia al gran poeta y cantante. En la entrevista habló de su vida, de sus canciones y poemas, de la muerte y, sobre todo, de Lurdes Iriondo, justo cuando acabada de publicar el libro "Abestitzak eta poema kantatuak". Reconociendo su miedo a las entrevistas, explicó con precisión cómo surgió la canción “Nafarroa arragoa”.