Podcasts musicales que te informarán sobre autores, artistas o hechos relevantes en el mundo de la música.
Episodio 1
Bob Dylan: Herri musikaren poeta
"Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan. Nonbaitetik hasi behar eta izen handi bat aukeratu dugu lehen atalerako, zortzigarren hamarkadan sartu berria den Bob Dylan (Duluth, Minesota, 1941). Jaiotzako izena, Robert Allen Zimmerman du, baina gitarrari heldu eta abestiak sortzen hasi zenetik Bob Dylan bezala ezaguna da mundu osoan. Herri musikaren arlotik egin dio musikari ekarpena, askoren iritziz, berau aldatu arte. Sormenean musika eta poesia uztartzen ditu, 2016. urtean jaso zuen Literatura Nobel saria. Pertsona berezia eta batzuetan polemikoa, Irantzu Karrerak eramango gaitu Dylanen pasaietan barrena.
Episodio 2
Ennio Morricone: Zine musikaren Erregea
Zineari lotutako izena da Ennio Morriconerena, bostehundik gora filmetarako soinu bandak egindakoa da musikaria. Aita ere musikaria zuen eta haren eskutik iritsi zen kontserbatoriora haurrak zeukan dohaina ikusita. Sei urterekin egin zuen aurreneko konposizioa eta 2020an hil zen arte, etengabekoa eta oso emankorra izan zen bere sormena. Hala ere, bizitzaren amaiera arte ez zuen lortu Oscarra irabaztea—2016an "The Hateful Eight" filmaren soinu bandarik onenagatik saritu zuten eta aurrez ohorezko Oscarra lortu zuen 2006an. Ennio Morricone musikari Italiar ospetsuaren "Pasaiak" azalduko dira atal honetan. "Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
Episodio 3
The police: Ibilbide laburreko banda handia
Lau hamarkada dira, The Police taldeak "Ghost in the Machine" diskoa argitaratu zuenetik. "Every Little Thing is Magic" bezalako abestiekin britainiarren lanik sonatuenetakoa izan zen. Beren ibilbidean zehar 200 milioi kopia saldu zituen munduan The Policek. Punk mugimendua puri-purian zegoen garaian sortu ziren eta "new wave" deritzanean kokatuta dago pop-rock taldea. Sting (Gordon Matthew) baxuak gidatuta, Andy Summers gitarra joleak eta Stewart Copelan bateriak osatu zuten taldea eta arrakasta itzela izan zuten. Baina, askotan gertatzen den bezala, egoak ere puztu egiten dira arrakasta azkarraren ondorioz eta The Policek ere izan zuen efektu hori. Eta jarraitzaileei ofizialki sekula jakinarazi ez zieten arren, 80. hamarkadako talde esanguratsuena desegin egin zen. Stingek musikan jarraitu zuen bakarka, baina ez The Policerekin lortutako adinako emaitzekin. Hark gidatu zuen taldearen ibilbidea jasotzen du "Pasaiak" podcastak. "Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
Episodio 4
Paco de Lucia: Gitarra flamenkoa erdigunean jarri zuen gizona
Gitarra flamenkoa, Paco de Lucíaren eskuetan ezagutu dugu askok. Amarengandik hartu zuen izen artistikoa Lucíak, berezko izena Francisco Sánchez Gomes (Algeciras, 1947) baitzuen eta hark lortu zuen bere jardunean flamenkoan gitarrari ordura arte eman ez zitzaion garrantzia ematen. Kantuari edo dantzari, laguntza emateko tresna erdigunera ekarri zuen. Camarón de la Isla eta biek eman zuten aurreneko urrats handia eta gerora, flamenkoa, jazza eta beste musika estilo batzuen arteko fusioaren bidetik. Nafarroan azken urtetan egiten den 'Flamenco On Fire' festibalak gero eta arrakasta handiagoa du gure artean eta lehen ez zeukan balioa ematen zaio flamenkoari. Horrek eman digu aitzakia, Algecirasko musikari eta konposatzailearen ibilbidea gogoratzeko "Pasaiak" podcastean. "Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
Episodio 5
The Pogues: Irlandako punk-aren sortzaileak
Irlandako Folk tradizionala oinarri hartuta punka egin zuen taldea da The Pogues. Jem Finer, Spider Stacy eta Shane MacGowanek sortu zuten 80ko hamarkadan baina zortzi kide izatera ere iritsi ziren une gorenean. Gerta ala gerta, umorea galtzen ez zuen taldea beren abestietako hitzetan antzematen bezala. Bizitzeko modu anarkikoa zuten taldeko kideek eta beren emanaldiak festa amaigabean bilakatzen ziren fama dute. Hordituta amaitu zuten kontzertu bat baina gehiago. Irlandako abesti iraultzaileak baliatu zituzten Londresko gobernuari aurre egiteko eta gatazkaren aurrean zuten jarrera adierazteko. Beren jarraitzaile sutsuek bultzatu zituzten jarraitzera. Aldartea hobetuko zaizu "Paisaiak" podcasta entzunez. "Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
Episodio 6
Pink Floyd: XX. mendeko kulturaren ikonoa
Rock psikodelikoaren aitzindaria izan zen Pink Floyd banda. Erresuma Batuan 1965ean sortua eta 70. hamarkadan erreferentea. XX. mendeko ikono gisara hartzen dira eta ez musikan bakarrik, baizik eta kulturan. Eurak izan ziren, adibidez, emanaldietan musika efektuak sartzen hasi zirenak. Filosofia oso bat eraiki zuten letra eta soinuen bitartez, disko bakoitza maisulan bilakatu zutelarik. Rock sinfonikoaren arrastoa jarri zuten, beste talde eta musikari askoren erreferentzia ezinbeste bilakatuz. Nick Mason, Roger Waters eta Syd Barrett, zituen arima haserako urteetan, baina LSDak burua nahastu zion Barretti eta David Gilmourek hartu zuen lekukoa. Entzun xehetasun guztiak Irantzu Karrerak gidatutako podcastean. "Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
Episodio 7
Montserrat Caballé: ''Abestu egin nahi nuen, helbururik jarri gabe''
Montserrat Caballé (Bartzelona, 1933-2018) XX. mendeko sopranorik handiena da askoren iritzirako. Gerra osteko Bartzelonan zail egin zitzaion musikan aurrera egitea, amak erakutsi zion oinarrizko solfeoa eta josten atera zuen bizimodua gaztetan. Baina ekinaren eginak eta mezenasen baten laguntzari esker hasi zen bakarlari gisara bere hiriko Liceon. Horrexegatik zuen horren maitea Liceok eman zion urrezko domina jasotako sari ugarien artetik. Ehunka operatan parte hartu zuen gutxienez ehun pertsonaia jokatuz. Nolanahi, "belcantoa" gogoko ez dutenek, Freddie Mercuryren alboan oroituko dute Bartzelonan 1992an egin ziren Olinpiar Jokoen himnoa abestuz. Irantzu Karrerak egingo dizu Caballéren bizitzaren laburpena podcastean. "Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
Episodio 8
Aretha Franklin: Soularen arima eta Erregina
Aretha Louise Franklin (Memphis, 1942-Detroit, 2018) gospelarekin lotzen dugu zuzenean. "Queen of Soul" edo "Lady Soul" goitizenez ezaguna, sei hamarkadatan izan da soularen adierazle nagusia. Aita predikadorea zuen eta elizan kantatuz egin zen ezagun, zeukan dohain berezia garatuz joan zelarik. Emakume izanda, jarri zizkioten oztopoak gainditzea lortu zuen bere kantaera eta ahots erabakigarriarekin eta "izar" izaera giza eskubideen eta gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde egiteko baliatu zuen. Ekarpen handia egin zion musikari eta salmentatan ez zen atzera geratu, 75 milioi diskotik gora salduz. Irantzu Karrerak egingo dizu podcastean bere musika ibilbidearen laburpena. "Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
Episodio 9
John Lennon: Bakarkako Ibilbidea (I)
The Beatles taldearen sortzaile, abeslari eta arima izan zen John Lennon (Liverpool, 1940-New York, 1980), XX. mendeko kantu ezagunenen sortzaile ere izan zen. Berrogei urtetik gora dira hil zutela eta oraindik ere ahoz aho dabil bere izena. "Pasaiak" podcastaren ale honetan, Lennonen bakarkako ibilbideari erreparatuko diogu. The Beatles 1970 urtean banatu eta tirokatuta hil zuten arte, hamar urte emankor izan zituen musikariak, himno gisara errepikatu diren kantuak sortuz, besteak beste. Gaiak ugari izan zituen; bakea adibidez, Vietnameko gerraren kontrako jarreraren testuinguruan. Baina, amodioa, droga mendekotasuna edota ezbeharren galdu zuen amaren traumari ere kantatu zien. Irantzu Karrerak eramango zaitu musikari handiaren bakarkako ibilbidean barrena EITB podcasteko ale honetan. "Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
Episodio 10
John Lennon: Bakarkako Ibilbidea (II)
Liverpooleko musikariaren bakarkako ibilbidean zehar jarraituko dugu podcastaren bigarren atalean. John Lennonek 1971an erabaki zuen Erresuma Batua utzi eta Estatu Batuetarako saltoa egitea; sekula gehiago ez zuen bere jaioterria zapaldu. New Yorkek hartu zuen altzoan, naiz agintariek ez zuten oso gogoko eta erresidentzia baimena berritzeko zailtasunak jarri. Nixon presidentea eta bere oinordekoekiko oso kritiko izan zen beti. Yoko Ono, emazteak, pisu handia izan zuen Lennonen pentsamenduan eta feminismoa eta aniztasunean eraldaketa bultzatu zuten elkarrekin. Gorabehera handiak ere izan zituen bikoteak eta horrek ere eman zuen zeresana. Musikariak ordea, egindako musika eta letrengatik du oraindik ere ospe handia. Kolaborazio handiak izan zituen. Entzun Irantzu karrerak gidatutako bidaiaren bigarren atala. "Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
Episodio 11
Simon & Garfunkel: Mrs. Robinson edo eta The Boxer moduko 60ko hit-en egileak
Simon & Garfunkel 60ko hamarkadako bikoterik ospetsuena izan zen eta hurrengo belaunaldiei doinua jarri zieten "Mrs. Robinson", "The Boxer" nahiz "The Sound of Silence" moduko abestiekin. Paul Simon zen kantugilea eta Art Garfunkel abeslaria, "burua" eta "ahotsa" ziren; baina bien arteko ezin-ikusia jakina zen eta "txakurraren eta katuaren moduan" ibili ziren. 1970ean, "Bridge over Troubled Water" argitaratu ondoren desegin ziren, pop musikaren historian kantu ahaztu ezinenetakoak utziz. Irantzu Karrerak azalduko digu talde miresgarri honen "Pasaia" nolakoa izan zen EITB podkasten. "Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
Episodio 12
Mikel Laboa: ''Euskal kantagintza berriaren hasera''
Mikel Laboa Manzisidor (Donostia, 1934-2008). Mikelek esaten zuen hizlari eskasa zelako aukeratu zuela kantagintza. Artxiboetatik bere oroitzapenak bilduz eta nahi zuen bezala, kantuz, gogoratuko dugu askorentzat euskal musikaren patriarka izan zena. "Txoria Txori" da bere abestirik sonatuena eta honekin lortu zuen, Bernardo Atxagaren ustez musikari bakan batzuk lortzen dutena, jendeak jatorri tradizionala duela pentsatzea. Mikel Laboak herri kantagintza eta abangoardia inork ez bezala ezkondu zituen. "Pasaiako herritik..." abiatzen da, ba, Irantzu Karreraren "Pasaiak" podkastaren atal hau. "Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.