"Olimpia" es el espacio de los deportistas vascos que tienen en el punto de mira los Juegos Olímpicos de 2024 de Paris. Iñaki Berastegi ha sido el encargado de entrevistar a los deportistas para que hablen de sus sueños, ilusiones y sentimientos.
Episodio 1
1. Maialen Chourraut: ''Sekulako ilusioarekin ari naiz jokoak prestatzen; neu ere harrituta nago''
Olinpiar Jokoetan domina gehien lortu duen euskal kirolaria da Maialen Chourraut (Lasarte Oria, Gipuzkoa, 1983). Ur bizietako piraguismoan, C-1 modalitatean, Londres 2012n brontzea lortu zuen, Rio 2016n urrea kolkoratu zuen eta Tokioko jokoetatik zilarrarekin bueltatu zen 2020an. Paris 2024, bosgarren Olinpiar Jokoak lituzken arren, oraindik ere "ametsa" dira berarentzat. C-1az gain, Kayak Kross modalitatean parte hartzeko aukera ere izan dezake piraguista gipuzkoarrak. Ahaleginean ez duela huts egingo da ondorioa "Olinpia" podcastaren lehen atalean Iñaki Berastegirekin izan duen elkarrizketa entzunda.
Episodio 2
2. Pello Bilbao: ''Tokioko Olinpiar Jokoetarako hautatua ez izatea dezepzio handia izan zen''
Azken orduan, Espainiako hautatzailearen erabakiz, Tokioko Olinpiar Jokoetara joan gabe geratu zen Pello Bilbao (Gernika, Bizkaia, 1990). Bahrain-Victorious taldeko txirrindulariarentzat "bete gabe" geratu zen "erronka polita" izan zen hura. Jokoek orduan beregan sorrarazten zuten zirrara berreskuratu ez badu ere, "ilusioa" egingo lioke Parisen egoteak: "Kirol batetik haratago doan ekitaldi bat da".
Episodio 3
3. Ion Izagirre: ''Arantza sartuta dut Olinpiar Jokoekin; ezin izan dut nahi beste gozatu''
Karranpe edo kalanbreek jota, Ion Izagirrek (Ormaiztegi, Gipuzkoa, 1989) ezin izan zuen erlojuaren aurka proba amaitu Tokioko Olinpiar Jokoetan. Errepidekoan, berriz, 79. postuan amaitzea lortu zuen. Bost urte atzera eginda, Rioko jokoetan, errepidekoa izan zen txirrindulariak amaitu ezin izan zuen proba. Aldiz, erlojupekoan diploma olinpikoa eskuratu zuen. 2024an, "Pandemiaren ostean, Parisen, Olinpiar Joko normalagoez disfrutatu nahi nuke". Izan ere aurreko egoerak, amorragarriak ere egin zaizkio Izagirreri Iñaki Berastegiri aitortu dionez.
Episodio 4
4. Nahia Zudaire: ''Nire bigarren jokoak izanik, lasaiago ari naiz lanean''
Nahia Zudairek (Zubieta, Gipuzkoa, 2004) etxekoekin eta gertukoekin bizi nahi ditu bere ibilbideko bigarren Paralinpiar Jokoak izan daitezkeenak. Tokion, S8 kategorian, bi diploma olinpiko eskuratu ostean, Parisen dominen lehian egotea espero du. "Desberdina izango da. Beste Nahia bat iritsiko da Parisera". Manchesterren (Ingalaterra) egingo den igeriketa egokituko Munduko txapelketa da bere hurrengo erronka handia.
Episodio 5
5. Lourdes Oyarbide: ''Paris ingurua, txirrindulari azkarrentzako ibilbide aproposa izango da”
Movistar Team taldeko txirrindularia da Lourdes Oyarbide (Egino, Araba, 1994). Badaki Olinpiar Jokoetarako hautatua izatea "zaila" izango dela, baina badauka "esperantza". Halako kirol ekitaldi batean parte hartzea edozein kirolarirentzat "ametsa" dela badio ere, Munduko Txapelketa edo itzuli handiak "garrantzitsuagoak" direla uste du Iñaki Berastegiri "Olinpia" podcasatren atal honetan esan dionez.
Episodio 6
6. Iñigo Llopis: ''Errelebo mistoetan parte hartzea ere gustatuko litzaidake''
Iñigo Llopis igerilariak zilarrezko domina eskuratu zuen Tokioko Paralinpiar Jokoetan, S8 kategorian, 100 metro bizkar estiloan. "Domina lortzearekin amets egin genuen, eta, azkenean, lortu genuen" esan dio Iñaki Berastegiri. Aurrez, Rioko Paralinpiar Jokoetan ere parte hartu zuen. "Asko disfrutatu nituen nire lehendabiziko jokoak". Manchesterren (Ingalaterra) egingo den igeriketa egokituko Munduko txapelketa da bere hurrengo erronka handia.
Episodio 7
7. Klara Olazabal: ''Olinpiar Jokoetara sailkatzea aurrera pausuaren seinalea litzateke''
Tokioko Olinpiar Jokoetara joateko zorian geratu zen 2021ean Klara Olazabal (Irun, Gipuzkoa, 1998). "Ez sailkatzea kolpea izan zen momentu hartan, baina baita irakasgai ona ere". Piraguista irundarrari familiatik datorkio piraguismoarekiko maitasuna, eta, La Seu d'Urgell (Herrialde Katalanak) utzi eta etxera itzultzea erabaki du aurten, anaia duen Telmo Olazabalen aginduetara entrenatzeko. Londresen (Ingalaterra) irailean egingo den Munduko Txapelketa begiz jota du. Bere eguneroko lan dinamikaz eta dauzkan pentsamendu eta ilusioetaz hitz egin du.
Episodio 8
8. Odei Jainaga: ''Parisera fisikoki ondo ailegatzeko konfiantza dut''
Odei Jainaga (Eibar, Gipuzkoa, 1997) lesionatuta ailegatu zen Tokioko Olinpiar Jokoetara. "Jokoak baino gehiago, aurreko hilabeteak izan ziren gogorrak, mina duzun arren, jarraitu egin behar duzulako". 2020ko jokoetatik lehiatu gabe dago xabalina jaurtitzaile gipuzkoarra, eta 2022ko irailean ebakuntza egin behar izan zioten sorbaldan. Itxaropen osoz esan dio Iñaki Berastegiri, "urtebete" beharko duela erabat osatzeko.
Episodio 9
9. Leti Canales: ''Surfistontzat Olinpiar Jokoak helbururik garrantzitsuena da orain''
Paristik urruti, Tahitin, egingo da 2024ko Olinpiar Jokoetako surf txapelketa, eta bertan egon ahal izateko lanean buru belarri ari da Leti Canales (Sopela, Bizkaia, 1995). Belauneko lesioa dela eta, ia urtebete egin du lehiatu gabe. Tokioko Olinpiar Jokoetatik "gertu" geratu zen. "Pre-olinpikoan ez nuen presioa ondo kudeatu" onartu dio Iñaki Berastegiri. 2021an Europako Txapeldun geratu arren, motibazioa berreskuratzea "asko" kostatu zitzaion. "Lasai" eta "gustura" ari da bere itzulera prestatzen "Olinpia" podcastaren atal honetan azaldu digunez.
Episodio 10
10. Iñigo Peña: ''Nire kirol ibilbideko ziklo olinpikorik zailena izaten ari da''
Aldaketak izan dira protagonista, beste behin, Iñigo Peñaren (Zumaia, Gipuzkoa, 1990) ziklo olinpikoan. Tokioko Olinpiar Jokoetan, K2-1000 metrotan lehiatu zen Paco Cubelosekin batera, baina Parisko Jokoetarako distantzia hori desagertu denez, K2-500 metroetara aldatu behar izan du. "Ziurgabetasun handiko garaia izaten ari da". Piraguista gipuzkoarrarentzat ziklo olinpiko "motz eta gogorra" bizi badu ere, taldekide on bat bilatuko duela uste du. "Sailkatuz gero, dominagatik borrokatzea litzateke helburua" Iñaki Berastegiri azaldu dionez.
Episodio 11
11. Irati Mitxelena: ''Jokoetarako sailkatze hutsa garaipen handia litzateke''
Luzera jauzian eta jauzi hirukoitzean Espainiako txapeldun izandakoa da Irati Mitxelena (Donostia, 1998). "Kasualitatez" hasi zen atletismoan, eskolarekin egin zuen irteera batean probatu eta gero. Ikasketak direla eta, Estatu Batuetan ere lau urtez trebatutakoa da, eta, egun, CicbioGunen duen ikertzaile lana eta atletismoa uztartzen ditu. "Lorpen handia da, eta sailkatzen ahaleginduko naiz". Baikor hitz egin dio Iñaki Berastegiri.
Episodio 12
12. Ane Santesteban: ''Emakumezkoen egutegian Olinpiar Jokoek garrantzia handiagoa dute''
Jayco-Alula taldeko txirrindularia da Ane Santesteban (Errenteria, Gipuzkoa, 1990), eta bere ibilbideko hirugarren Olinpiar Jokoen atarian dago. "Joko batzuetan egotea beti da berezia" aitortu dio Iñaki Berastegiri "Olinpia" podcastaren atal honetan. Rioko Olinpiar jokoetan Espainiako selekzioko txirrindulari bakarra izan zen, eta Tokion, berriz, Mavi Garciarekin batera aritu zen. "Tokiokoa esperientzia gogorra izan zen". Aneren egutegia bete-betea dagoen arren, bere ibilbideko "hurrengo helburu nagusia" Parisko Jokoak dira ezbairik gabe, aurreko bi saioetan adina ilusioarekin ari da lanean.