Todo lo que hay que saber sobre ciencia y tecnología, presentado por Gillermo Roa, en colaboración con la Fundación Elhuyar. Los últimos inventos, la investigación, los investigadores... ¿Quieres saber qué se está moviendo en torno a la ciencia?
Episodio 2
Norteko Ferrokarrila, urtarrilak 22: Lemniskata, zientzia Goierrin
Goierriko bisitari txit agurgarriak ditugu gaur Norteko Ferrokarrillean. Goyo Lekuona eta Jose Luis Etxezarreta dira, Lemniskata zientzia elkartearen kideak.
Episodio 3
Norteko Ferrokarrila, urtarrilak 29: Amaia Zurutuza
Amaia Zurutuza bisitan, Norteko ferrokarrilla saioa. Grapheneako zuzendaria etorro zaigu lasai hitz egitera
Episodio 4
Norteko Ferrokarrila, otsailak 5: Pinguino perbertituak
George Murray Levick britainiarrak Antartikan aurkitu zituenen kronika.
Episodio 5
Norteko Ferrokarrila, otsailak 12: Genero-bereizketa medikuntzan?
Pazientea gizonezkoa edo emakumezkoa izan, berdin tratatzen du gaurko medikuntzak?
Episodio 6
Norteko Ferrokarrila, otsailak 19: Hizkuntzak badu teknologia bat!
Bi informatikari izango ditugu hizkuntzaz eta Internetez hitz egiteko. Internet informazio-iturri erraldoia da, baita ikerketarako ere. Hain zuzen ere, joan den astean Elhuyar Fundazioko I+G taldeak Web corpusen ataria aurkeztu zuten
Episodio 7
Norteko Ferrokarrila, otsailak 26: Aurretik atzera eta atzetik aurrera
Markos Gimeno gizon polifazetikoa da. Baxua jotzen du PAM taldean, umorezko antzerki-bikote baten kidea da, 'Hipo y Condrias', eta, batez ere, palindromoak egiten ditu hitzekin jolastuz. Haren bloga, zerorajasoa.com ospetsua da palindromoen zaleen artean
Episodio 8
Norteko Ferrokarrila, martxoak 5: Sakarina eta Garoña
Sakarinaren aurkikuntzaren istorioa kontatu digu Egoitz Etxebestek, Elhuyar Fundazioko istorioen kontatzaileak. Egia esan, istorio klasiko bat da; zoriz egindako zientzia-aurkikuntzen betiko adibidea da.
Episodio 9
Norteko Ferrokarrila, martxoak 12: Sei emakume matematikari
Martxoaren 8a pasatu den arren, ez dugu emakumearen eguna aipatu gabe utzi nahi izan. Horretarako, bi emakume izan dira gurekin: Nahikari Blanco eta Amaia Zugadi. Biak matematikariak.
Episodio 10
Norteko Ferrokarrila, martxoak 19: Elhuyar Fundazioa berritzen
Etxe barrura begira egingo dugu irratsaioa, Elhuyar Fundazioari begira, hamar urtean behin gertatzen den une batean gaudelako. Txema Pitarke lehendakari berria eta Leire Cancio zuzendari berria gurean egon dira.
Episodio 11
Txema Pitarke lehendakari berria eta Leire Cancio zuzendari berria gurean egon dira gaur irratian. Etxe barrura begira egin dugu irratsaioa, Elhuyar Fundazioari begira, hamar urtean behin gertatzen den une batean gaudelako.
Episodio 12
Norteko Ferrokarrila, martxoak 26: Blogen munduan, kimika kuantikoa
Dibulgazioa mutur ilun bateraino joan gara. Zein da dibulgazioaren mutur iluna? Bada, dibulgatzailea benetan izerditzen duen gai bat. Besteei ulertaraztea benetako erronka den gai bat.
Episodio 13
Norteko Ferrokarrila, apirilak 2: Zonbien inbasioaren engainua
Populazioen bilakaerak matematika bidez azter daitezke, baita zonbien populazioarena ere; hala dio Eli Alberdi matematikariak. Gaur, engainatu egingo zaitugu. Zonbiak erabiliko ditugu zure arreta harrapatzeko.