Judith Montero nos ofrece su sabiduría musical, gratis, musu truk, en euskara. Contenido de Euskadi Irratia, emitido en el programa Argi Ibili de la mano de Aloña Beraza.
Episodio 1
03/07/2026
Jaietako soinu-bandak
Episodio 2
Dantzarako musika
Episodio 3
16/06/2026
Uda ate joka dugu, eta harekin batera iristen dira herriz herri ospatzen diren jaiak, kaleak musikaz, dantzaz eta giro paregabez betetzen dituztenak. Gaurko saioan, Judith Monteroren eskutik, jaietako soinu-bandaren ibilbide berezia egin dugu: San Joan zortzikoetatik hasi, musika banden eta bertsio sinfonikoen indarra entzun, txarangaren alaitasunaz gozatu, danborraden doinuekin hunkitu eta erraldoi zein piraten abestietara iritsi arte. Hernani, Tolosa, Donostia, Iruñea, Baiona eta Bilbo lotu dituen musika-bidaia udatiarra izan da, gure herrietako jaiak eta tradizioak omentzeko. Gora musika, gora uda eta, nola ez, gora herriko jaiak!
Episodio 4
03/06/2026
Urrezko instrumentua
Lisa Simpsonek bezala Judith Monterok ere txikitan saxofoia aukeratu zuen, baina zein faktorek eragiten dute musika instrumentuaren aukeraketan? Modako instrumentua ote da saxofoia? Tresnaren barietate gehiago ezagutu ditugu oraingo honetan Monteroren eskutik, tenorraren eta sopranoaren adibideak entzunaz, besteak beste. Musikaren hizkuntzan koloreez hitz egiten denean, zeri erreparatzen zaion ere galdetu diogu musikariari.
Episodio 5
18/05/2026
Saxofoiaren historia
1840ko hamarkadan asmatu zuen saxofoia Adolphe Sax-ek eta 1846an aurkeztu zuen patentea Parisen. Musika bandetan jotzen zen hasieran, banda militarretan ondoren eta orkestretan ere sartu zen, Jazzaren funtsezko musika tresna bihurtu arte. Hamaika bitxikeria ezagutu ditugu, tartean, Elise Hallen istorio harrigarria ere kontatu digulako Judith Monterok.
Episodio 6
29/04/2026
"Entzuteko bakarrik" egiten den musika oso berria omen da, hori kontatu digu Judith Montero musikariak. Izan ere, dantza eta musika beti lotuta egoin dira. Dantzaren egunean, gure dantza saio propiorako doinu desberdinak proposatu dizkigu; errusiar dantzariak, euskal dantzak, salsa, jazza, balleterako urratsak...
Episodio 7
15/04/2026
Keinu musikala
"Bi punturen artean, zein da biderik laburrena? Biderik ederrena!", Joxean Artzeren hitzak bere egin ditu Judith Monterok arteaz, edertasunaz, eta musikaz aritzeko.
Episodio 8
17/03/2026
Martxoak 8 egunero da
"Una feminista es toda mujer que cuenta la verdad sobre su vida", Virginia Woolf (1882-1941). La música Judith Montero reivindica que el 8 de marzo es todos los días. Nos propone un viaje desde el blues hasta el cancionero clásico vasco, a través del trabajo creativo de las mujeres.
Episodio 9
03/03/2026
Entzun edo aditu
Judith Monterok entzumena zaintzearen garrantzia azpimarratu nahi izan du, zentzumena babesteko beharraz eta egungo bolumenen joeraz ere aritu da. Zer da entzutea? Zeri aditzen diogu? Zer eragiten du gugan musika bat ala beste entzuteak?
Episodio 10
16/02/2026
Inauteri doinuak
Judith Montero musikariarekin errepasoa egin dugu inauteri doinu klasikoenetatik hasita, berrienetaraino. Incansables entzunda txaranga giroan murgildu gara, Lantzen izan gara eta dantzatu dugu Godalet dantza. Konposatzaile klasikoak ezagutu ditugu eta egin dugu geldialdia Veneziako inauterietan zein Rio de Janeirokoan "Ó Abre Alas" Chiquinha Gonzagaren konposiziorik ezagunenaren eskutik. Euskal Herrira itzuli gara bueltan Ainara Ortegaren Euskara marabillosuarekin eta amaitzeko Molinatxo kantuaren bertsio ezberdinak entzuteko aukera izan dugu: Aldapeko Basque Latin Jazzen kantua, Et Incarnatusen habanera, Saxobietaren bertsioa edota Tolosako Dultzaineroek jotakoa entzuteko aukera izan dugu.
Episodio 11
06/02/2026
Reggeaz eta Bob Marleyz
Hauxe esan zuen behin reggaearen erregeak: “Musikak badu gauza oso on bat, benetan iristen zaizunean, arazo guztiak ahazten dituzu". Judith Montero musikariarekin Bob Marleyren doinu entzutetsuak errepasatu ditugu, 81 urte bete baitira musikari jamaikarra jaio zela. Artistaren bizitzaren errepasoa ere egin dugu, eta bere ibilbide oparoan inguruan izan dituen emakumeen garrantzia azpimarratu du Monterok. Gainera, bertsio berezi bat ere ezagutu dugu, oso gurea: Lekeitioko Musika Bandak 2010ean sortutako bertsioa, Jon Maia bertsotan, Amaia Uriberen aurkezpenarekin, Iñaki Urkizuren moldaketa izanik eta Urtzi Iriondo zuzendari lanetan.
Episodio 12
23/01/2026
Askatasuna musiktruk
En el Día Internacional de la Libertad hemos contado en Argi Ibili con la presentación de la música Judith Montero. Hemos repasado la trayectoria personal y profesional de la artista hernaniarra mientras escuchábamos las bandas sonoras de su vida. Montero estará con nosotras/os cada dos semanas para seguir aprendiendo más sobre música.