Ekain Pérez desgrana las formas de creación y los gustos musicales de diferentes autores musicales para conocerles mejor.
Episodio 1
1. Olatz Salvador
Olatz Salvador (1990, Donostia) Skakeitan taldearekin zaildu zen musikari gisara, besteak beste. Egun proiektu askotan sartuta dago. Barkarkako lehen lana 2014an hasi zuen eta 2018an eman zuen argitara "Zintzilik" diskoa. Gustuko duen musika ekarri digu "Lore Hostoak" podcastera, bere musikarekin tartekatuta entzuteko. Playlista: Olatz Salvador-Zintzilik Mikel Laboa – Antzinako Bihotz Kerobia – Birak Anari-Ihia Napoka Iria-Ibiltzeko Gertu Lumi – Erromantikoarena Olatz Salvador-Korapilatzen Zea Mays-Elektrizitatea Joxe Ripiau-Bizitza Triste eta Ederra Berri Txarrak-Bueltatzen Willis Drummond-Menperatzen dut Izaki Gardenak-Hibernazioa Olatz Salvador-Nirvanaren Printzipioa
Episodio 2
2. Petti: Juan Luis Perez Mitxelena
Juan Luis Perez Mitxelena "Petti" (Bera, 1973) sei urterekin hasi zen sortzen. Ahots urratu eta bereziak ematen dio izena eta izana. Hamahirugarren diska argitara eman du dagoeneko "Manipulazioaren estrategiak" izenekoa Harkaitz Canoren letrak musikatuz. Diska berria besapean hartuta etorri da podcasta egitera. Berau aurkezten digun bitartean, beregan eragina izan duten Euskal Musikarien lana aurketu digu, Ekain Perezekin solasten den birtarean. Playlista: Petti - Zaldi Emozionalak (Manipulazio Estrategiak ) Noise hole - Loreak lohian (Zuloaren Itzala) Ama say - Papillons Noirs (Say Ama) Xabier Lete - Lore bat, zauri bat (Lore bat, zauri bat) Xabier Montoia - Zugan gogoa (Beti Oporretan) Petti - Hauskorrak (On) Mikel Laboa-Sorterriko Koplak (6 ) Piztiak - Bafor bat hodeizintan (Gabeko Kalapitxixak) Balerdi Balerdi - Hautsaren dantza (Balerdi Balerdi) O.K. korral - Tren bakartia (O.K. Korral) Petti - Argia Heldu Da (On)
Episodio 3
3. Iker Lauroba
Iker Lauroba, Utikan eta Hamaika Bideko kide izandakoa da. Aritz Lauroba anaiarekin aritu izan da musikaren munduan. 2015ean hasi zen bakarka "Zeru tolesgarria" diskaren bitartez. Ekoizteko zailtasun oztopoak gainditu ahal izateko, etxean sortu zuen azkenean grabatzeko estudioa. Han ekoitzi ditu bata bastearen atzetik lau diska. Izarorekin elkarlanean ari da azkenaldian. Bere musika eta gustuko duen euskal musika tartekatuz osatu du Ekain Prezek Lore Hostoaken atal hau. Playlista: Iker Lauroba - Insomnio Gauak (Negua // 2019) Mikel Laboa - Martxa Baten Lehen Notak - (Lau - bost // 1980) Su Ta Gar- Mari (Jaiotze Basatia // 1991) Sorotan Bele - Hilargi Non Zaude - (Mundu Hegian // 1994) Iker Lauroba - Noiz (Negua // 2019) Itoiz - Hegal Egiten (Espaloian // 1985) Benito Lertxundi - Udazken Koloretan (Hitaz Oroit // 1996) Mikel Urgangarin - Itsasoan Euria (Margolaria // 2017) Lauroba - Agur ( 2018) Izaro - Zangalatraba (Om // 2017) Iker Lauroba - Saudade (Negua // 2019)
Episodio 4
4. Belako: Josu Ximun Billatabeitia
Ekain Perez Josu Ximun Billalabeitia musikariarekin solastu da atal honetan. Teklatua, gitarra edo eta ahotsarekin ausartzen da musikaria baina, musika konposatzen dago erosoen, horrek ematen dio harnasa Belakoren animari. Podcastean entzungo duzue zer euskal musikak utzi duen arrastoa bere orainarteko musikan. Belakok 2012an irabazi zuen Gaztearen maketa lehiaketa eta harrezkero ibilbide oparoa du Euskal Herrian zein nazioartean. Playlista: · Belako - Zaldi Baltza (Eurie) · Gari - Bidegurutzean - (Gari) · Anari - Naufragoak (Zebra) · Mursego - Hiru Errege Maila -(Bat) · Belako - Eurie (Eurie) · Willis Drumond - A Ala B (A Ala B) · Audience - Buruko Bazterrak (Mistress Games) · Vulk - Behiaren Begirada - (Behiaren Begirada single // Ground For Dogs ) · Toc - K - (Badau) · Lukiek - Don Gomes - (#1) · Belako - Hegodun Baleak (Hamen)
Episodio 5
5. Mursego: Maite Arroitajauregi
Eibarren 1977an jaio zen Maite Arroitajauregi (Mursego), musikak garrantzia duen familian. Gurasoak musikazaleak dira eta horrek arrastoa utzi du hiru anai-arrebengan. Ukelelea anai Luthierrak egin zion Maiteri, nola nahi violoncelloak laguntzen du eszenategira eta musika sortzen duenean. Pianoa eta beste instrumentu batzuk ere jotzen ditu. Mursegok, saguzarra esan nahi du Portugesez. Hitzaren sonoritateak eta sagu zaharraren imaginarioak eragin zion izen artistiko hori hartzera. Bere musika eta gustuko euskal musika entzunez ematen dizkio Mursegok azalpenak atal honetan Ekain Perezi. Playlista: · Mursego - Eusnob (Hiru// 2013) · Mikel Laboa - Martxa Baten Lehen Notak - (Lau - bost // 1980) · Su Ta Gar- Mari (Jaiotze Basatia // 1991) · Sorotan Bele - Hilargi Non Zaude - (Mundu Hegian // 1994) · Iker Lauroba - Noiz (Negua // 2019) · Itoiz - Hegal Egiten (Espaloian // 1985) · Benito Lertxundi - Udazken Koloretan (Hitaz Oroit // 1996) · Mikel Urgangarin - Itsasoan Euria (Margolaria // 2017) · Lauroba - Agur ( 2018) · Izaro - Zangalatraba (Om // 2017) · Iker Lauroba - Saudade (Negua // 2019)
Episodio 6
6. Madeleine: Gartxot Unsain
Gartxot Unsainek gitarra jotzen du Madeleine taldean. Jagoba Salvador, Iñaki Benito eta Itzal Urangarekin osatzen du taldea. Nola nahi Gartxot milla musika saltsatan sartua dago eta bere gustuko musikari eta taldeak entzunez eta Madaleine taldeko musika entzunez osatu dugu podcasta. Playlista: Mikel Laboa - Gaztetasuna eta Zahartasuna (6 // 1985) Zarama – Iñaki, Zer Urrun Dagoen Kamerun (Sexkalextrik // 1991) Physis Versus Nomos – Konpromezu (Arraro Nioenean // 2019) Sorotan Bele – Zure Amak Badaki (Sorotan Bele // 1993) Benito Lertxundi – Mundurat Eman Ninduzun (Hitaz Oroit // 1996) Mikel Markez – Etzera (…Eta Etorri Egin Zait… // 1992) Erramun Martikorena – Xorieri Mintzo Zen (Olerkarien Oihartzun // 1993) Anari – Harriak (Bidea Eta Denbora // 2013) Berri Txarrak – Isiltzen Banaiz (Jaio.Musika.Hil. // 2005) Urtz – Iragana Hil Baino Lehen (Hautsa Astinduz // 1994)
Episodio 7
7. Xabi Aburruzaga: Trikitilaria eta gehiago
Xabier Aburruzaga musikaria (Portugalete, 1978) trikitiaren bidez kokatzen da Folk musikaren esparruan. 'Bost" izeneko diskoa kaleratu du. Banan bana eta zenbakiz zenbaki ari da bere sormena argitara ematen. Eskarmentua, aitatasuna eta maitasuna ageri dira bostgarrenean. Bere lan eta bere gustuko euskal musika tartekatu ditu Ekain Perezekin solastu den bitartean. Playlista: Itoiz – As Noites Da Radio Lisboa (Musikaz Blai // 1983 ) Oskorri – Ezpatadantza (Hau Hermosurie! //1984) Mikel Urdangarin – Anek Idatzi Dit Zutaz (Anek Idatzi Dit Zutaz // 2007) Maixa eta Ixiar – Iluntzean (Iker eta Larraitzekin batera ateratako lehen diska //1993) Hertzainak – 564 (Onena // 1991) Izaro – Zingirak (Om // 2016) Tapia eta Leturia – Maitatzen Zaitudalako (Juergasmoan // 1990) Eñaut Elorrieta – Geografia (Deserriko Kantak // 2013) Kepa Junkera - Arin Quebec (Bilbao // 1998) Mikel Markez – Hiri Hartan Izan Zen (Hiri Hartan Izan Zen // 2011)
Episodio 8
8. Sara Zozaya
Sara Zozaya musikariak (Donostia, 1995) 2020an argitara eman du bere hirugarren diskoa "I" izen buruarekin. Kantatu ez ezik, akordeoia, gitarra, eta pianoa jotzen ditu. Hamabi urterekin hasi zen abesti propioak egiten. The Roof eta Nerabe taldeetan aritu ondoren, 2019an abiatu zuen bakarkako ibilbidea. Atmosfera goxoa sortzen du bere ahotsarekin eta testu goibelak ditu oinarri, Ekain Perezekin izan duen musika solasaldian antzemango duzuenez. Playlista: Sara Zozaya – Lili Belako – “Bele Beltzak” Txomin Artola – Txakurren Partia Madeleine – Sumendi Napoka Iria – Ezinbaitut Benito Lertxundi eta Olatz Zugasti: Gaua Eta Ni Sara Zozaya – Benetan Erramun Martikorena: Xorieri Mintzo Zen Anari – Harriak Berri Txarrak – Ikusi Arte (Ikasten // 1999) Dupla feat Xsakara – Badator (Folklore//2019) Etxekalte – Orduan Bai (Gure Hizkeran // 2019) Sara Zozaya – Bat (Bat//2020
Episodio 9
9. Nogen: Markel Idigoras
Markel Idigorasek Danimarkan ikasten ari zela sortu zuen Nogen taldearen lehen diskako musika. Ukelelea eraman zuen atzerrira, istrumentu txikia delako eta hark lagundu zion sorkuntzan. Nogenek biluzik esan nahi du Danieraz eta halaxe sentitu zen bera Erasmusa egitera joan zenean. Egoera horrek barrura begira jarri zuen Donostiarra. Bigarren diska lantzen duen bitartean jaso dugu Nogeneko arimaren bisita podcast hau osatzeko. Playlista: Nøgen - Keari (Liv Til Døden) Katamalo - Gurarika (Bihotz Bakartien Kluba) Kerobia - Zure Pangearen Hitzaldi Kartografikoa (Supernova) Berri Txarrak - Biziraun (Eskuak / Ukabilak Xabier Lete - Maiteaz Galdezka (Hurbil Iragana) Nøgen-Mila Aldiz (// 2020) Oskorri - Furra Furra (Plazarik Plaza) Madeleine - Hura (Su Hura) Etxekalte - Orduan Bai (Gure Hizkeran) Ken 7 & Euskadiko Orkestra Sinfonikoa - Hegoak Astindu Nøgen - Loreak Eman Arte (Liv Til Døden)
Episodio 10
10. Liher: Iñigo Etxarri
LIher talde Donostiarreko Iñigo Etxarri izan da "Lore Hostoak" podcasteko hamargarren atalaren gonbidatua. "Hemen herensugeak daude" laugarren diska dute Liherreko kideek eta bertan bortxaketa baten historia kotatzen da. Neska bat heldutasunera iristen denetik, kartzelan amaitzen duen arteko historia. Diska horren edukia xehetuz eta entzunez osatzen da Podcasta, Iñigo Etxarriren gustuko euskal musika tartekatzen delarik Playlista: Liher - Teloia (Hemen Erensugeak Daude // 2020) Kuraia - Zebra (RNRHJBD) - (Piztu da Piztia // 2005) Naizroxa- Harnassa Harçeco Methodoa (Iqharaturic // 2007) Dut - Inkisidoreen Dantza Iluna - (Askatu Korapiloa // 2000) Liher - Penitentzia (Tenpluak Erre // 2018) Peiremans - Joan Zinen (Peiremans // 2005) JP Lohian & Klonen Klana - Alperrik Da Apaintzea (JP Lohian & Klonen Klana //2015) Negu Gorriak - Nire Baitan Daude Biak (Ideia Zabaldu // 1995) Berri Txarrak - Breyten (Jaio.Musika.Hil. // 2015) Pelax - Dena Delitua - (Talkak Egiten Du Didaktika // 2017) Liher - Marte (Hemen Erensugeak Daude // 2020) "Lore Hostoak" podcasteak euskal musikariak elkarrizketatuko ditugu eta gogokoen duten musika entzun.
Episodio 11
11. Huntza: Josune Arakistain, aldapan gora, baina aise!
Trikiti doinuek hartu dute protagonismoa "Lore Hostoak" podcastaren hamaikagarren atalean. Huntza taldeko Josune Arakistainek (Lastur, 1996) haur zela jantzi zuen soinua. Bederatzi urterekin hasi zen trikitia astintzen eta gaur egun rock, pop eta punk doinuak soinu txikiarekin jotzeko aukerarik ez du galtzen. Nerabe zela antzematen zuen barruan gordeta zeukan harrak "berezko kantuak sortzeko" nola eragiten zion. "Aldapan gora" kantuak egin zuen ezagun Huntza taldea, baina malkarrik gabeko aldapa dirudi. Ekain Perezekin solasean jakingo dituzu podcastean abeslariaren euskal musika kuttunak. Playlista: · Huntza – Aldapan Gora (Ertzetatik // 2016) · Errime - Chelsea hotela (2019) · Gose - Alegrantziaren Aldeko Konjura (Jangura // 2014) · Berri Txarrak - Denak ez du balio (Libre // 2003) · Erraiak - Hegaldiaren aurrean (Erraiak // 2016) · Huntza – Ilusioz Bete (Xilema // 2018) · Izaki Gardenak - Zutzean (Dena Oskol // 2018) · Tapia eta Leturia - Sinistu Ezkero (Juergasmoan // 1990) · Merina Gris - Besteek Zer · Governors – Morphinapolis (Morphinapolis // 2013) · Huntza – Iñondik Iñoare (Ertzak// 2016)
Episodio 12
12. Ruper Ordorika: Herri kantaren tradizioa eta Rockaren arteko fusioa
Bizitza osoa darama Ruper Ordorikak (Oñati, 1956) musikaren munduari lotuta. Aspaldian du euskal kantagintzan izena eta izana. Herri kantuaren tradizioa Rockarekin fusionatzeko gai izan da, hortxe dago Hiru Truku proiektuaren adibidea. Musikaren bidea beti izan da zaila bere iritzirako; hasi zenean disko bat ateratzea "oso zaila" zela azpimarratzen du, egun teknologiak musika talde edo egileen sormena sarean edo entzuteko formatuetan jartzea errazten du, baina musikaren bideak oztopoz betea jarraitzen du. Ekain Perezekin Euskal musikarik kuttunenak azaldu dizkigu atal honetan. Playlista: · Ruper Ordorika - Ez Da Posible (Ez Da Posible // 1990) · Mixel Labeguerie - "Aurtxo aurtxoa" (1961) · Herri Gogoa - Arranoak Bortietan (ZUBEROA I // 1972) · Benito Lertxundi - "Jaun barua" (..eta maita herria, üken dezadan plazera // 1975) · Mikel Laboa - Liluraren kontra (Bertolt Brecht // 1969) · Ruper Ordorika - Sarri Sarri (Azukre Koxkorrak // 2013) · Xabier Lete - Alzateko Jaun (1974) · Koska - Garraztasuna (Koska 1976) · Haizea - "Ura ixuririk" (1977) · Errobi - "Alboka" (Ametsaren bide // 1979) · Oskorri - «Preso Gaudenon Ahoetatik» (Oskorri // 1979) · Ruper Ordorika - «Zaindu Maite Duzun Hori» (Kantuok Jartzen Ditut // 2003)