Ipar es un joven que quiere ser cantante. Cada semana va al bar donde tocará el concierto para ver los otros conciertos que allí se celebran. Ipar habla de su concierto con el barman y con los invitados y cuenta cosas relacionadas con Daniel.
Episodio 1
1. Destornia eta zukua
"Iparorratza" musikaz eta musikariez mintzo den podcasta da, eta 3 ataletan banatuko da, Daniel|a EiTBren ekintza trasmediaren baitan. Podcastaren lehen atalean, Sua taldeko Ane Barrenetxea elkartzen da Iparrekin Lurren tabernan aurrez-aurre. Jatabeko taldearen ibilbideaz jardun du Suako kantariak. Ane gainera, emakumea eta gaztea denez, egoera horrek taula gainean utzi dizkion bizipenak eta eman dion ikuspegia azaltzen dio, Anek berak aukeratutako musika entzuten duten bitartean; Dover taldea. Sorpresa handia izan da amaieran, "A Capella" eta bi ahotsetara "Ordu beltzak" kanta eskaini digutelako Ane Barrenetxeak eta Iparrek, Iholdi Beristainek gitarrak lagunduta.
Episodio 2
2. Karajilloa eta Kalimotxoa
"Iparorratza" podcastaren bigarren atalean, Miren Narbaiza, MICE, etorri da Lurren tabernara eta hantxe egin du topo Iparrekin. Luze eta zabal aritu dira solasean Mirenek musikan izan duen ibilbideaz eta emakumeek euskal musikan hartu duten lekuaz. Taberna girotzeko, Mirenek berak aukeratu du musika: Xabier Montoia. Eta ezustekoa amaitzeko, "Buelteri eusten" kanta elkarrekin abestuko dute Mirenek eta Iparrek, Iholdi Beristainek gitarrak lagunduta.
Episodio 3
3. Bi zurito
"Iparrorratza" podcastaren hirugarren eta azken atalean, Liher taldeko Lide Hernando dator bisitan Lurren tabernara. Hantxe egin du topo Iparrekin eta talde donostiarraren iraganaz eta etorkizunaz mintzo dira. Tabernako bafleetatik, Lideren gogoko taldea entzuten da: Morgan. Solasaldia amaitzeko, opari ezin ederragoa: Lidek eta Iparrek "Sismografoa eta lurrikara" abestia kantatuko dute, Iñigo Etxarriren gitarra elektrikoak lagunduta.