El programa conducido por Maialen Otermin tiene como objetivo ofrecer testimonios, proyectos y reflexiones que ayuden a vivir mejor.
Episodio 1
Vanesa Ugarte zaldi hezitzailea eta Itziar Insausti antropologo eta naturan aditua
Vanesa Ugarte zaldi hezitzailearekin bere egunerokoaz, eta Itziar Insausti antropologo eta naturan adituarekin, naturaren garrantziaz eta onurez.
Episodio 2
Euskal Gorrak Federazioko kideekin, hobeto egoteko dituzten mugez
Aitor Bedialauneta eta Alba Diaz Euskal Gorrak Federazioko kideek hobeto egoteko dituzten mugak zerrendatu dituzte. Ainhoa Atxa interpreteak egin du posible elkarrizketa. Donna Apellaniz adimen emozionalean adituarekin osatu dugu saioa.
Episodio 3
''Pink baino, punka da minbizia, arrosa ez… marroi handi bat delako''
Izan Inurri elkarteko Julene Ilarramendik eta Olatz Mercaderrek (min)biziaz eta horren inguruko podcastaz hitz egin digute; euren esperientziak partekatuz, hobeto sentitzen baitira. Izar Arregi psikologoarekin, elkarrizketatik ateratako ondorioak errepasatu ditugu.
Episodio 4
Hobeto Kalet ezezzz
Manex Beristainek, bere bikotekidea hildakoan, ohiko irakaskuntza utzi eta barruan zeuzkan arrak atera zituen: Death Cafe delakoei, barreterapiari eta idazteari ekin dio. Bizitzaz eta heriotzaz, baina batez ere, barreaz hitz egin du Maialen Oterminekin, bere familiaren baserriko lorategian. Estudioan, aldiz, Iban Onandia psikologoarekin, elkarrizketatik ondorioak errepasatu ditugu.
Episodio 5
''Barruan daukadanari ateratzen utzi diot''
Manex Beristainek, bere bikotekidea hildakoan, ohiko irakaskuntza utzi eta barruan zeuzkan harrak atera zituen: Death Cafe delakoei, barreterapiari eta idazteari ekin dio. Bizitzaz eta heriotzaz, baina batez ere, barreaz hitz egin du Maialen Oterminekin, bere familiaren baserriko lorategian. Estudioan, aldiz, Iban Onandia psikologoarekin, elkarrizketatik ondorioak errepasatu ditugu.
Episodio 6
Helduok jolas egiten ahaztu dugu'
Lide Treku haur eta nerabeen psikologoa da, eta Maialen Otermin bere kontsultan egon da, jostailuz inguratuta. Jolasterapia elkarteko sortzaile eta kide ere bada Lide, eta jolas-terapia zer den, eta zertarako balio duen azaldu digu. Era berean, egunerokoan, jolasek duten garrantziaz eta jolasek eragiten duten onurez hitz egin du. Bestalde, Laura Ruizekin ere egon da Maialen Usansolon. Laura nerabeen irakaslea da, eta Jolasterapia eskolako ikasle.
Episodio 7
''Heztea zaila da, eta berezitasun bat baduzu, oraindik zailago''
Nora Aiertzak 16 urte ditu. Ikastetxean, maila bat aurreratuta doa; adimen-gaitasun handia duen gaztea da. Baina adimen-gaitasun handia izateaz gain, nerabea da. Eta nerabe batek berez dituen kezkak ere baditu. Maialen Oterminekin estudioan egon da, Izar Arregi psikologoarekin batera. Hiruren artean, bere kezkak zeindiren, eta hobeto egoteko zer behar duen izan dute hizpide.
Episodio 8
''Zu ez zara etxean geratuko''
Ager Solabarrietari 28 urterekin esan zioten itsu geldituko zela. Etxean gelditu ez, eta informatika ikastaro bat egiten hasi zela, karabina jaurtiketa deskubritu zuen. Gaur egun, munduko txapelduna da. Bere entrenamendu batean egon da Maialen Otermin, Agerrekin eta bere gida eta emazte den Maite Badiolarekin. Bertan jasotakoak eta bestelakoak Uxue Otxoarekin, goi-mailako kirolarien psikologoarekin komentatu dituzte.
Episodio 9
''Ezaugarri hori kontuan hartu behar da, loratzen laguntzeko''
Nora Aiertza adimen gaitasun handia duen nerabearekin hitz egin ondoren, Donostiako San Luis La Salle ikastetxean egon da Maialen Otermin, bertako Zabaltze gelaren nondik norakoak ezagutzeko. Unai Ramon irakaslearekin eta Virginia Cresporekin, adimen gaitasun handia duen neskato baten amarekin, hitz egin du. Izar Arregi psikologoarekin, bertatik ateratako ondorioez, eta oro har, behar bereziak dituzten ikasleei buruz hitz egin du.
Episodio 10
''Gaur egungo bizitza-erritmoak loan zuzenean eragiten du''
Amaia Urrutia Gurutzeta ospitaleko Loaren Unitateko neumologoa da. Maialen Otermin bertara joan da, lekua bertatik bertara ezagutu ahal izateko, loarekin lotutako arazoak identifikatzeko, eta arazo horiei aurre egiteko neurriak zeintzuk diren argitzeko. Era berean, Iban Onandia psikologoarekin, haur eta nerabeen lo egiteko arazoez aritu dira.
Episodio 11
Ospakizunetan, barazkiak ere sar daitezke
Oro har, ospakizunak janariaren eta edariaren bueltan antolatzen ditugula argia da. Gabonen aitzakian, Jone Larrañaga Elika eskolako dietista eta nutrizionista Maialen Oterminekin egon da, gabonetako gehiegikeriei aurre egiteko gomendioak emateko, eta oro har, elikadurak ongizatean duen eraginaz hitz egiteko
Episodio 12
Gure denbora libreari ‘errekreo’ esaten diogu, mugatuta dagoelako'
Esther Retegi zaintzailea da. Estherrek Angela zaintzen du, 29 urteko alaba. FAHN izeneko gaixotasun oso arraro bat dauka, eta erabateko menpekotasuna du. Bertan jasotakoak Izar Arregi psikologoarekin aztertu dituzte estudioan, eta gaia beste ertz batzuetara zabaldu.