Mundua arriskuan dago! Baina lasai, Astro, Suzu eta Astro Katu gure lagunak edozein arazo konpontzeko gai izango dira. Astro adimen artifizialdun robot-ume bat da, eta bere lagunekin batera, abentura mordoa biziko ditu!
Episodio 1
1. Hatz lodi berdeak gora
Astro Taldeak, lorategia zaintzeko naturarekin errespetagarriak diren aukerak badaudela erakutsi nahi die Ollie eta bere aitari.
Episodio 2
2. Dortoka jaioberrien gaua
Zara amonatxoa hondartzan oporleku erraldoi bat eraikitzearen aurka dago, bertan dortokak bizi direla baitio.
Episodio 3
3. Isiltasunaren soinua
Astro, Suzu eta Astro Katu Opera Etxe zahar batean mamuak dauden ikertzen ari dira, soinu bitxiak entzun baitituzte. Oker zeuden, ordea!
Episodio 4
4. Astro Katu sutan
OT2k sumendi bat lehertzeko zorian dagoela jakinarazi dio Astro Taldeari. Hortaz, indarrak batu eta eztanda geldiarazten saiatuko dira.
Episodio 5
5. Asteroidearen mehatxua
Asteroide bat Lurra suntsitzeko zorian da! Atal honetan, Astro Taldearen misioa hondamendia geldiaraztea izango da.
Episodio 6
6. Balearen ipuina
Astro Taldeak Lulu izeneko bale hondartu bat erreskatatu du baina, itsas-balizen soinuak direla eta, bale gaixoa noraezean dabil.
Episodio 7
7. Itzalaldi handia
OT2k jakinarazi duenez, munduko mugikor guztiek konexio-arazoak dituzte. Astro Taldeak erruduna topatu du: Phineas Fandango.
Episodio 8
8. Haizeak eginen du bide
Atal honetan, Astro Taldearen misioa, lantegi batek isurtzen duen ke toxikoa herritik urruntzea izango da.
Episodio 9
9. Elementala, ene Astro maitea
Elefun irakaslea bitxi samar dago. Izan ere, Astro Taldeak robot bat dela deskubritu du! Baita Elefun irakaslea bahitu dutela ere.
Episodio 10
10. Mikrobio ahaltsuak
Blunt doktoreak sekulako katarroa harrapatu du, eta hori gutxi balitz, botika zelakoan, Astro eta Astro Katuren bertsio miniaturizatuak edan ditu!
Episodio 11
11. Izotz gainean
Antartikako pinguino enperadore batzuk arriskuan daude! Klima aldaketaren ondorioz, iceberg zati handi bat hautsi egin da.
Episodio 12
12. Lehoi gaixoak egarri dira
Astro taldeak Dakarai albaitariaren abisua jaso du: Afrikako lehoiak ohi baino oldarkorrago daude, baina ez dakite zergatik.