En Faktoria escuchamos a quien tiene qué decir. Iñaki Guridi y Maider Segurola entrevistan a los protagonistas del día.
Episodio 1
31/08/2026
Ibone Elorriaga, suhiltzaile inspektorea: "Larrialdietan bihotzez aritzen gara"
Asko uste gabe heldu da suhiltzaile inspektore izatera Ibone Elorriaga Zorrozua. Ikasketaz ingeniaria eta eta planta energetikoen diseinuan aritu zen hainbat urtez. Jaurlaritzan aritzeko dei batek aldatu zion norabidea. "Mundu miresgarri bat deskubritu" duela dio, larrialdietan aritzen direnak "bihotzez" aritzen direla, eta horrek "engantxatu" egiten duela. Europa kiskali duten suteez, inspektore baten betebeharez, eta suizidio ahaleginez aritu da, besteak beste.
Episodio 2
02/09/2026
Francesca Albanese: "Estatu Batuak munduaren sheriffa dira"
La relatora de las Naciones Unidas para los territorios ocupados palestinos, entrevistada en Faktoria. No cree que un posible cambio de gobierno en Israel vaya a mejorar la situación de los palestinos: "Las encuestas muestran que la sociedad gira hacia una radicalización mayor". Ha ahondado también en la responsabilidad de gobiernos y empresas: "Lo que puede hacer la sociedad vasca es actuar contra CAF".
Episodio 3
Andoni Aizpuru: "Klima etengabe aldatzen ari da; muturreko egoerak dira areagotuko direnak"
Telebistako "Eguraldia" saioa aurkezten 34garren urtea osatzen ari da Andoni Aizpuru. Pasa berri den uda meteorologikoan izan dugun ezohiko beroaldia aitzaki hartuta, hartaz eta hontaz egin dugu solasaldia.
Episodio 4
03/09/2026
Imanol Pradales Lehendakaria Euskadi Irratiko Faktorian
Episodio 5
04/09/2026
Faktoriako elkarrizketak
Episodio 6
07/09/2026
Arnaldo Otegi
Episodio 7
Iban Iriondo, "La casa del café" etxeak 100 urte: "New York-eko burtsan erosten da kafe ona".
Ehun urte bete ditu "La casa del Café" donostiarrak eta hasierako oinarriei eusten die: kalitatea bereziki zaintzen duen enpresa familiarra da. Enpresaren sorreraz eta adibidez, frankismo garaian kontrabandoko kafea nola lortzen zuten kontatu dizkigu Iban Iriondo, zuzendaritzan dagoen hirugarren belaunaldiko kideak. Izan dituzte eta izaten ari dira enpresa saltzeko eskaintzak baina oraingoz euren izaerari eusten diote, Kolonbiako kafea Oiartzunen xigortuz. Turistak ere propio joaten dira San Martzial kaleko dendan benetako kafea dastatzera.
Episodio 8
08/09/2026
Bintu Ibarboure: "Nire bizitza ez da erraza izan baina harro nago lortu dudanarekin"
Boxeoa utzi eta indoor arraunean dabil orain Bintu Ibarboure lapurtarra. Zailtasunei aurre egin eta norbere buruarengan konfindantza izatearen garrantziaz aritu zaigu Faktorian.
Episodio 9
09/09/2026
Juan Andres Aristizabal, 95 urteko egurketaria: "Goizak argitu esperoan egoten naiz lanean hasteko"
Urdianen, Txuloko etxean, bada sasoiko baso-mutil bat. 95 urte ditu, eta dozenaka bezero zerbitzazten ditu surtarako pago-egur loteak, edo sortak, prestatuz. Berak asmatutako sistema batekin txikitzen ditu enborrak, traktorearen indarra baliatuz. Lanik egin gabe egoten ez dakien gizona da Aristizabal jauna, baina, tarteka, oporraldi txikiak ere egiten ditu; eta rantxera-kantari aparta ere bada.
Episodio 10
Eneko Andueza (PSE-EE): "CNI-ren mezuak egon dira; protokoloez hausnartu beharko da"
Episodio 11
11/09/2026
Elgarresta: "Komunitate aktiboa behar dugu arazo estrukturalari aurre egiteko"
Miren Elgarresta Emakundeko zuzendari nagusiak Hondarribiako Alardea izan eta ondorenean adierazi du inpresio gazi-gozoa duela. Erantsi du komunitate aktiboa behar dela arazo estrukturalari aurre egiteko.
Episodio 12
Agurne Barruso: "Digitalizazioa gutxitu egin behar da ikasgeletan"
Ikastolen Elkarteko zuzendaria nagusia da Agurne Barruso eta ikasturte hasiera honetako erronkak aipatu dizkigu.