179:55 Imanol Pradales Lehendakariari elkarrizketa Faktorian
Imanol Pradales Lehendakariak Faktorian emango du urte politikoko lehen elkarrizketa. Ceutako migratzaileen iritsiera, Pedro Sanchezen legealdia, medikuen greba edota autogobernua izango ditu hizpide Euskadi Irratiko mikrofonoetan.
185:56 Francesca Albanese (NBEko errelatorea) Faktorian
185:56 Mitxel Lakuntza (ELA sindikatua) Faktorian
Nazioarteko solasaldian entzungo dugu Francesca Albanese NBEko Palestinako lurralde okupatuetako giza eskubideen errelatore bereziarekin izandako solasaldia. Borja Macias eta Mikel Reparaz izango ditugu Albaneseren hitzen analisirako.
Mahats bilketa goiztiarraren xehetasunak ere aztertuko ditugu Mikel Pascualekin (Pascual Larrieta upategia), Garikoitz Rios (Itsasmendi upategia) eta Ana Aipzurua Neikerreko ordezkariarekin.
180:03 Ikasleek duten hezkuntza mailaz Faktorian
Ikasturtea hasi atarian ikasleen hezkuntza maila izango dugu hizpide Faktorian. Aloña Garmendia Usandizagako irakaslea, Ion Ander Maiz Laskorain Ikastolako irakaslea eta Nora Salbotx Amaiurko eskolako zuzendaria espero ditugu mahaiaren bueltan.
Hilabete Zeutako migrazio oldetik Faktorian, euskaldunen oporlekuak hutsik, eta alderdi politikoen estrategiak
Irrati urtea abiatzeko Zeutara begira jarriko gara Faktorian. Bertatik bertara kontatuko digu Mikel Arregi lankideak bertan topatu duen egoera migratzaileen iritsieratik hilabetera, eta Ramses Mohamed Elin elkarteko kideak azalduko digu nolakoa izan den epe hau. Aitor Sagarzazuk Bruselatik kontatuko digu Europako Batasuneko herrialdeen erantzuna, eta Natale Seronek eta Jesus Prieto Mendazak egingo digute analisia.
Solasaldiaren tartean, alderdiei eskatu diegu urte politiko berri honetan izango den estrategia, apur bat bada ere, ale diezagutela. Entzungo ditugu Maitane Ipiñazar (EAJ), Paul Arzanegi (EH Bildu), Pau Blasi (PSE-EE), Laura Garrido (PP), Lander Martinez (Sumar) eta Podemoseko ordezkariak.
Euskaldunek oporraldian bete eta orain hutsik geratu diren lekuekin ere egingo dugu bat; Jacarekin eta Benidormekin, besteak beste.