Arabako bertsogintzaren emariak mugiarazita, Arabako bertso ale onenak ehotzen ditu errotarriak Radio Vitoriako Errota-n. Beñat Zamalloa Akizu errotari.
Episodio 1
Asier Lafuente Arabako Bertso Kuadrilla Artekoaz
Arabako Bertso Kuadrilla Artekoaren azken festa egin zuten larunbatean Agurainen. Arabako Bertsozale Elkarteko Asier Lafuenterekin ekimenaren balorazioa egin dugu, eta jokoaz eta jolasaz, eta Arabako bertsogintzaz ere jardun gara.