Aproximación a Juan Sebastián Elkano en el quinientos aniversario de la primera circunnavegación a la Tierra.
Episodio 1
1. Guadalquivir ibaiaren ertzean
"Juan Sebastian Elkano, kapitain baten biografia" munduaren lehen itzulia kontatzen duen audio liburua da, Elkano beraren begietatik gainera. Itsas gizonaren eraldaketa kontatzen du, bide batez. Parte hartu zuen bi espedizio ozeaniko handiek ematen diote eskarmentu hori. Lehen atalean, Sevillan dago Elkano, ''Guadalquivir ibaiaren ertzean'' hain zuzen. Getariarra, itsas espedizioen jakitun hara joana da espedizio horietako batean gidari lanak egin ditzakeelakoan. Fernando de Magallanesek han ezagutuko du eta atsegin du Elkanoren egiteko modua.
Episodio 2
2. Azken prestaketak
Ogia eta ardoa, ura , dilistak, arrain lehorra... ahal den elikagai gehien sartu behar da ontzietan itsas-espedizioan abiatzeko eta horretan ari dira. Eskifaiak lo egiteko esterak eta babesteko armak ere bai, beraz espazioa da falta dena une honetan. Itsas armadako buruek, eliza eta Carlos Gaztelako Erregearen aurrean zin egin behar dute abiatu aurretik. Fernando Magallaesekiko mesfidati daude baina haren beharra dute abiatu ahal izateko. Juan Sebastian Elkanok zeinu sistema bat ere prestatu du ontzien artean komunikatzeko.
Episodio 3
3. Brasilerako bidea
Hasi da itsas espedizioa eta Brasilerako bidean jarri dira. Ontzi barruko antolaketaren berri jakingo dugu atal honetan. Morroietatik hasi eta kapitaina arteko bizimodua eta zereginak. Eskifaia, mundu osoko kideez osatua dago. Anitza da eta denak ez dira fidelak. Fernando Magallaesek lan zaila du denak arrastoan sartzeko. Itsasoko legea gogorra da. Itsas zabalean, eguraldiak agintzen du. Elkanok izarrekiko duen ezagutzak laguntzen du nabigazioan.
Episodio 4
4. Itsaso geza
Brasiletik abiatu dira itsas espedizioan doazen ontziak eta halako batean itsasoa kolorez aldatu dela ikusi dute. Rio de la Platan sartu dira eta ur gezarekin topo egin duelako da. Magallaesek mesedeko tratua du Eskifaiako Portugalgo herrikideekiko eta horrek aginpide handia ematen dio. Gaztelako gizonek aldiz maiz jasotzen dituzte tratu txarrak. Elikadura urritzen ari da eta gizonei ematen zaien partea murriztu egin behar da. Matxinadak sortzeko arriskua handituko da ordea eta liskarrak eskuarki sortzen dira ontzietan. Juan Sebastian Elkanorentzat gauzak okertu egin dira.
Episodio 5
5. Beste itsasorantz
Elkanok parte hartu zuen itsas espedizioan, aldizka eta arrantzan egiteko proportzioa aurkitzen zenean, arrantzan egin eta arraia gatzatu egiten zen elikagaia izan ahal izateko. Eguraldiaren gogorrari aurre egin behar izaten zitzaion eta itsas arte ezezagunak zeharkatu behar izaten zituzten. Horietako bat zeharkatuta topatu zuten "beste Itsasoa". Abentura arriskutsu horietan itsas ontziak ere galdu egiten ziren, Magallaesek adibidez, San Antonio ontzia galdu zuen, espedizioko handiena. Ontzia eta jakina, eskifaia osoa.
Episodio 6
6. Heriotza Mactánen
Cebu uhartean lehorreratu da espedizioa eta bertako biztanleekin harremanetan hasiko dira. Haien bizimodua ezagutzen ari dira, nolako eraikuntzak egiten dituzten, zer metal erabiltzen duten eta elikatzeko gaiak kontserbatzeko nola jokatzen duten. Nolako sineskerak dituzten eta sexu harremanei nolako garrantzia ematen dioten, horrek ere arreta ematen die Elkano eta bere espedizio kideei. Magallaesek gerora bere izena hartuko zuen itsas estua zeharkatzea du lehentasun. Hura zeharkatu ondoren Mactanén izan zen borrokan hil zuten Indiarrek. Borroka gogorra izan zen.
Episodio 7
7. Borneo eta Tidore
Magallaes Indiarrek hil ondoren, Elkanori gidaritza postua itzultzen diote itsasoan daukan eskarmentua aitortuz. Nola nahi, bistakoa da non dauden ez dakitela. Espezieen uhartearen bila dabiltza baina atzean utzi dituztela jakiten dute Borneora iristean. Bertako Erreagearekin adosten dute salerosteko aukera. Hango sendabideak ere ikusi eta ikasten dituzte. Elkanok, bere gidaliburuan jasota uzten ditu osasunerako ezagutza garrantzitsu horiek.
Episodio 8
8. Espezieen uharteak
Halako batean Espezieen uhartera heldu dira itsas espedizioko kideak. Uhartean Almanzor erregeak egin die harrera ongi-etorria emanez. Elkanoren gida liburuan jasota geratu dira hark esandako hitzak, bai eta Moluka uharteetako biztanleen egunerokoa ere. Espezia ugari dituzte, ez ordea bestelako osagai eta elikagaiak eta horregatik behar dute trukean aritu. Traizioaren beldur eta arriskua, ordea, agerikoa da uharteko agintari eta kanpotik datozenen artean. Errezeloa ulertzekoa da izan dituzten aurrekariekin. Coranaren gainean zin eginez lotzen dituzte akordioak.
Episodio 9
9. Esperantza oneko lurmuturra
Espezien uharteetan ontziak iltzez eta beste espeziaz bete ondoren Victoria ontziko eskifaiak etxerako bidean jarri nahi du. Ekaitz handi batek ordea kroskoa eraso du eta konpondu beharra dute Timor inguruan. Indiako ozeanoan murgilduko dira nola edo ahala, eta beti Portugaldarren beldur, itsas espedizioa harrapatuz gero bereak egin zuelakoan. Itsasoa harro eta arazoak etengabe, eskifaiaren animoa ere gain-beran dago esperantzako lur muturrera bidean.
Episodio 10
10. San Lucarretik Gortera
Juan Sebastian Elkano kapitainak, Carlos enperadoreari eskifaiako kideei merezi duten saria emateko eskatzen ari da kanforra perlak, iltzea eta kanela dakartzate besteak beste, hiru urte etxetik kanpora eta nekaldiz-nekaldi ibili diren marinelek. Salbak jaurtiz egin zieten harrera San Lucarrera iritsi orduko eta eskifaia Katedralera abiatuko da onik iritsi direlako eskerrak ematera. Carlos V. erregeak Valladoliden egin nahi izan zion ongi etorria Elkanori. Ekarri zituzten espezieak bere begiekin ikusi nahi zituen enperadoreak, areago, egin zituzten akordioak luzerakoak zirela ziurtatuz.
Episodio 11
11. Badajoz
Carlos V erregeak zirkun-nabigazioaren errege agiria eman zion Elkanori Indiatik espezieak ekartzeko egin zuen itsasaldi zailaren lekuko. Munduko bira eman izanaren aurkikuntza hark aro berria zabaldu zuen historian. Elkanok, nola nahi, ez zuen mundu mailan ohore horren isla lortu, azpi jokoa egin ziotelako zeukan kapitain izaera aitortuz, atzerrian munduko biraren berri jakin zenean. Elkanok, arma baimena ere eskatu behar izan zuen mendeku arriskua ikusten zuelako.
Episodio 12
12. Galizia
Dilista, zezina, hirugiharra, mahats-paxa eta beste elikagai lehorrez osatutako kupelak bete zituzten eta metalezko uztaiekin lotu, kontserbazioa hobea izan zedin. Indietako bidea ezagututa, harako esklusibotasuna babestu behar zen. Elkanok, itsas gizon onenen pareko soldata lortu zuen Erregearen bitartez, mila dukat eta bizi arteko pentsioa ziurtatuta, Galiziatik berriro abiatu zirenean. Beste itsas gizon euskaldun batek, Andres Urdanetak, berebiziko garrantzia izan zuen Indiako bidaia haiek ziurtatzeko.