Episodio 160
19/06/2026
Manu Muniategiandikoetxea
Episodio 156
12/06/2026
Mutur Beltz, landa eta artea ehuntzen
Episodio 152
05/06/2026
Asier Handy, naturatik sortzen
Episodio 148
29/05/2026
Xanti Rodriguez, fantasiazko mundu digitalak
Fantasiaz beteriko unibertso propioa duen zinemagilea eta VFX teknikaria da Xanti Rodriguez. Bere ideietatik gure pantailetara dagoen bidaia nolakoa den erakutsi digu, bai teknikoki eta baita kreatiboki ere.
Episodio 144
22/05/2026
Gari Arambarri, materia eta esperimentazio analogikoa
Gaur egun ezinbestekoa da Gari Arambarrirentzat irudia analgoikoan jasotzea. Hainbat pelikula esperimental egin ditu materia, keinua eta paisaiaren inguruan hausnartzeko. Esku artean duen "Biharrak marrazteko gaurrak behar dira" proiektua ere erakutsi digu.
Episodio 140
15/05/2026
Natalia Albeniz, hausnarketarako ilustrazioak
Gizarteko buruhausteak lehen pertsonan jasotzen ditu Natalia Albeniz ilustratzaileak. Material, kolore zein teknika ezberdinen konbinazioekin ikuslearen interpretazioa bilatzen du bere lanetan.
Episodio 136
08/05/2026
Meison, lagunekin gozatzeko Pop-a
Meison talde Berriztarrak, pop erritmoak eta soinu elektronikoak uztartzen ditu. Berriki kaleratu duten "Ultrapop" disko berria dela eta, taldeko kideekin batu gara sortze prozesuaz eta diskoaren atzean dagoenaz hitz egiteko.
Episodio 132
01/05/2026
Läks, laguntasuna garagardo artean
Enkarterriko lau lagunek osatutako taldea da Läks. ´Trago luze artean´ sortua, lehen diskaren izenak dioen modura. Eskualdeko jatorri eta influentziei gogor lotzen dira, ´Hemen gaude´ bigarren diskan erakusten duten bezala.
Episodio 128
24/04/2026
Andoni Arzallus, tradizioaren artisaua
Hobby moduan hasi zena ogibide bihurtu du Andoni Arzallus gazteak. Arenza proiektua aterpetzen duen Usurbilgo tailerrean hartu gaitu eta musika tresna tradizionalak nola egiten dituen erakutsi digu.
Episodio 124
17/04/2026
Ane-Mai Höök, ezlekuak enkoadratzen
La Grieta kolektiboaren parte da Ane-Mai Höök artista. Pertsonok ezlekuekin sortzen ditugun harremanak aztertzen ditu bere koadroetan, erreserba eta errepikapena erabiliz batik bat. Lumbreras Galerian duen erakusketa bisitatu dugu: ¿Dagoeneko beste orain bat da¿.
Episodio 120
10/04/2026
YunPing Li, identitatearen autoerretratua
Artista bisuala da YunPing Li. Argazkilaritza eta performancea lantzen ditu, bere gorputza lehen lerroan jarriz. Autoerretratuen bidez generoa, sexualitatea edota jatorria bezalako gai kolektiboak jorratzen ditu.
Episodio 116
27/03/2026
Bernarda, barrenak askatuz marrazten
Haren etxean hartu gaitu Bernarda marrazkilariak. Barrenak hustu eta galderei erantzunak bilatzeko bide gisa ulertzen du marrazkia, besteak beste. Azken urteetako pegatina, fanzine eta lanak erakutsi dizkigu.