No hay vida sin internet en el siglo XXI. En el podcast "Cookie eta kafea", Asier Errasti y Sara Lanz nos traerán noticias y gadgets de tecnología, y nos adentrarnos en este universo de forma sencilla y pedagógica.
Episodio 1
1. Cookieak onartzen dituzu?
Sarean gehien egiten dizuten galdera izango da seguruenik: Cookieak onartzen dituzu? Baina zein da berauek onartzearen ordaina? Zer dute gozotik eta zer mikatzetik? Pribatutasunaz eta sareaz hitz egin dugu "Cookie eta kafea" podcastaren lehen atalean. Sarean bizi garen eta sareak bizi gaituen mundu honetako gozo eta gaziak errepasatuko dituen podcasta da "Cookie eta kafea". Bertan, teknologia, internet eta tendentzia berriak aztertuko dituzte astero Asier Errasti eta Sara Lanzek. Modu informal eta errazean teknologia albiste, istorio eta gadget berrien inguruko jakingarriak aipatuko dituzte eskura dauden baliabideak ezagutu ditzazun.
Episodio 2
2. Menderatuko al gaitu adimen artifizialak?
Noraino iritsiko da adimen artifiziala? Ba al du honen gaitasunak mugarik? Gure lanpostuak arriskuan ote daude? Zein izango da gizakiaren papera etorkizun hurbilean? Beldurra da nagusi artista, sortzaile eta herritarron artean adimen artifiziala aipatzen den aldi oro. Baina, dena ez da mikatza, kontu honek ere baduelako gozotik. "Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
Episodio 3
3. Eta teknologiak huts egingo balu?
Bat-batean teknologiak huts egingo balu, gai izango ginateke gizarte bezala gertakari honi aurre egiteko? Zineman, literaturan, eta artean orokorrean, geroz eta gehiago lantzen ari den gaia da honakoa. Baina, zer du honek distopiatik eta zer errealetik? Beldurtzeko moduko atala egin dugu "Cookie eta kafearen" hirugarrena. Garratza benetan.
Episodio 4
4. Konputazio espaziala: Apple Vision Pro
Astebete ere ez da igaro erraldoi kaliforniarrak, teknologia eta gure bizitza eraldatzeko asmoz, Apple Vision Pro gailua kaleratu zuenetik. Eta mundu osoko komunikabideetan errealitate mistoko betaurreko berri hauek albiste izan direnez, guk ezin genion entzungor egin fenomenoari. Gailua interesgarria delako, baina hare interesgarriagoa sortu duten kontzeptua: konputazio espaziala. "Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
Episodio 5
5. Zibermaitasuna
Maitasuna bilatzeko modua ez ezik, maitasuna sentitzeko era ere aldatu da egun, besteak beste, sarearen eta hainbat plataformen ondorioz. Eta hain zuzen, afera hori dugu aztergai "Cookie eta Kafearen" 5. atalean; Tinder eta Grindr bezalako aplikazioek eman eta kentzen digutenetik hasita, adimen artifizialez maitemintzearen fenomenoraino. "Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
Episodio 6
6. Zenbat kutsatzen duzu sarean nabigatzean?
"Cookie eta Kafea"ren atal honetan gure jarduera digitalak ingurumenean duen inpaktu zuzena aztertu dugu; Internetaren eguneroko erabileratik hasita, telefono mugikorrak erosi eta baztertzeraino. Gizartearen teknologizazio eta digitalizazioak, klima-aldaketan eta ingurumenaren degradazioan zein paper jokatzen duen aztertu dugu. "Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
Episodio 7
7. Zertan bilakatu da Elon Musken Twitter?
Elon Musk magnate teknologikoak Twitter plataforma erosi zuenetik, izena aldatzeaz gain, X izena jarriz, egin dituen aldaketa guztiez aritu gara "Cookie eta Kafea"ren zazpigarren atalean solasean. "Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
Episodio 8
8. Emakumea eta teknologia
Emakumeak digitalizazioaren aroan pairatzen duen tratua aztertu dugu atal honetan; genero-arrakalatik hasita, sarean bizi duen jazarpeneraino. Gaurko eta etorkizuneko erronkez aritu gara. Industria teknologikoa feminista bilakatzea borondate kontua delako. "Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
Episodio 9
9. Sare sozialen gida
Emakumeak digitalizazioaren aroan pairatzen duen tratua aztertu dugu; genero-arrakalatik hasita, sarean bizi duen jazarpeneraino. Gaurko eta etorkizuneko erronkez aritu gara. Industria teknologikoa feminista bilakatzea borondate kontua delako. "Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
Episodio 10
10. Musika eta teknologia
Teknologiaren ondorioz musikaren industria nola eraldatu den aztertu dute Asier Errasti eta Sara Lanzek. Universal Music Group-ek TikTokekin izan dituen liskarretatik hasita, Europar Batasunak Apple-i ipini dion 2.000 milioi dolarreko isuneraino. "Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
Episodio 11
11. Zer dago gure Iphonean?
Ariketa zaila egin dute Asier Errasti eta Sara Lanzek. Arroparik ez dute kendu, baina biluztu egin dira beren sakelakoetan instalatuta dituzten aplikazioen berri emanez. Bilatzaile zenbaiten bidez erabili daitezkeen apiikazio bereziak, adimen artifiziala baliatuz egin litezken "free tourrak", itzultzaile neuronalaren aukerak edota yoga klaseak eta osasuna kudeatzeko pistak. Denetik azaldu dute. Zuhaitzak nola ezagutu ere ikasiko duzu!
Episodio 12
12. 2024ko gailu berritzaileak
Las Vegaseko CES feria, Bartzelonan MWC kongresua eta hainbat erraldoiren aurkezpen independienteak aztertu ditugu. "Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.