El magazine de los findes de Gaztea. Hablaremos de cine, literatura, teatro, pero, sobre todo, de música. Todos los sábados y domingos, de 9:00 a 11:00, Bitan! Con Ainhoa Vitoria y Sara Alonso.
Episodio 1
12/09/2026
Gazteako asteburuetako goizak…Bitan!
Azaroan kaleratuko du Bengok lan berria eta estreinuaren aurretik gurean izan da. Oiartzuarrarekin luze eta zabal aritu gara. Bestalde, denboraldi berri honetan, lagun berriak izango ditugu, besteak beste, Naia Makazaga. Tendentziei buruz arituko zaigu astero eta lehen kolaborazioan mugikorreko notei buruz aritu zaigu. Berezi Fernandezek, berriz, Carcoma nobela gomendatu digu.
Episodio 2
13/09/2026
Bitanen denboraldi berriko bigarren saioa izan da gaurkoa. Dilemamarratxeoa estreinatu dugu gaurkoan Malen Altunarekin. Nola lagundu lagun bati egoera zaurgarri baten dagoenean? Hori izan da gaur mahai gainean jarri duen kezka eta hiru soluzio planteatu dizkigu. Sarak Miley Cyrusen izen aldaketaren inguruan hitz egin digu eta baita ere Phoebe Bridgesen "Lost weekend" disko berria aletu digu. Amaitzeko, Iñaki Cid estreinatu da kolaboratzaile moduan eta gaurkoan Tip Toe telesai berriari buruz hitz egin digu. Datorren astean Bitan gehiago
Episodio 3
19/09/2026
Gure 100.saioa, Odol Ilargia eta Stella Lefty
Gaurko saioan, Naia Makazagak desinfluentziaren tendentzia berriaren atzean dagoenaz hitz egin digu. Zinemaldian estreinatuko den Odol Ilargia telesail berriko bi protagonista izan ditugu; Jon Muñoz eta Mikele Arizkorreta. Amaitzeko, Ibon Fernandezek, Stella Lefty artista berriaren plagioak ekarri dizkigu eta aho zabalik utzi gaitu.
Episodio 4
20/09/2026
"La Bola Negra" ikusi duten bi eta Lauryn Hill-en Miseducation
Zinezitala inoiz baino zitalagoa! Beñat Uribetxeberriak eta Jone Arriolak dagoeneko ikusi dute "La Bola Negra" filma. Spoilerrik gabe, pelikulak eragindakoaz hitz egin digute. The Miseducation of Lauryn Hill diskoa aletu digu Sarak eta Iñaki Cid-ek ikusi beharreko antzezlana gomendatu digu: Personas, lugares, cosas. Bere kontakizunarekin oilo ipurdia jarri zaigu, uau!
Episodio 5
26/09/2026
Dorayaki nobela eta Doja Cat-en estrabagantzia
Sara Alonso faltan, gure bi kolaboratzaile elkartu ditugu bata bestearen tartean egoteko. Berezi Fernandezek Dorayaki nobela gomendatu digu Ibon Fernandezi eta bioi eta Ibonek Doja Caten estrabagantziaz hitz egin digu Bereziri eta bioi. Naia Makazagak, berriz, gosaria ekartzeaz gain, “My very Amelie childhood” tendentziaz hitz egin digu.
Episodio 6
27/09/2026
"Resident Evil" eta beti esanekoa izatearen arriskua
Dilemamamarratxeoan, Malen Altunak "people pleasant" edo esanekoa izatearen arriskuaz ohartarazi digu. Ainhoa Arroitajauregik buruan iltzatuta duen disko bat aletu digu: Wet Leg taldearen "Moisturizer" eta Iñaki Cid-ek zinema aretoetan topatuko duzun "Resident Evil" gomendatu digu. Gainerakoan, musikarik onena!
Episodio 7
03/10/2026
Naia Makazagak eneagrama bat zer den azaldu digun eta gure arteko bateragarritasunak azaldu dizkigu. Liher Larrañagak Michael Kiwanukaren itzulareaz hitz egin digu eta bere erreferenteak elarri dizkigu. Ana Goitia umoregilea elarrizketatu dugu Katana bakarrizkerari itxiera emango diolako urriaren 8n Campos Eliseos antzokian. Sarak Las Petunias talde madrildarra aurkeztu digu eta b azken egunetan merchandisigarekin gertatu zaien zalapartaren nondik norakoak azaldu dizkigu. Amaitzeko, Ibon Fernandezek, Robert Patingsonen "Primetime" izeneko pelikula berriaz hitz egin digu.
Episodio 8
04/10/2026
Simulacro film terapeutikoa eta Stevie Wonder ospakizunetan
Stevie Wonderren "Songs in the key of life" diskoak 50 urte bete ditu eta aitzakia ederra izan dugu lana aletzeko. Gaizki atera den antzerkia egin dugu Zinezitalen eta bide batez, terapeutikoak diren bi film ekarri dizkigute Beñatek eta Jonek. Bestalde, Iñaki Cid-ek La Bola Negra filmak oinarri izan duen antzerki obrari buruz hitz egin digu.
Episodio 9
10/10/2026
Episodio 10
11/10/2026
Saio berezia: Musikaren Eguna 2026
Episodio 11
17/10/2026
Iñurri elkartearen bisita eta Fontaines DCren disko berria
Episodio 12
18/10/2026
Etxebizitzaren krisia zinemaren bitartez eta Herentzia antzezlana