"Bidegurutzean" es el podcast derivado del programa de ETB del mismo nombre. Grupos y autores comparten reflexiones en torno a su música.
Episodio 1
1. Izaro: ''Kanta bat, momentu bati erantzuna ematea da''
Robert Johnsonen kondaira abiapuntu hartuta, euskal musikari eta musikari taldeak hurbilago ezagutzeko bidea da "Bidegurutzean" podcast hau. Bidegurutzean kokatutako telefono kabina batek ematen du horretarako aukera. Kabina barrutik, Deabruarekin topo egiten den aldi oro sortzen direla bidegurutzeak esan digu Izarok, aukeratu egin behar delako.
Episodio 2
2. Gari: Behin baina gehiagotan ikusi du deabrua
Bidegurutzean askotan izan da Gari musikaria. Hertzainak taldeko abeslari izandakoak deabruarekin topo egin behar izan du behin baino gehiagotan eta topaketa horiez eta bere musika ibilbideari buruko galderan erantzun ditu telefono kabinaren barrutik. Euskal musikari eta musikari taldeak hurbilago ezagutzeko bidea da "Bidegurutzean" podcast hau.
Episodio 3
3. Skakeitan: Abestiek emozioak eta barruko energia islatzen dituzte
Skakeitan taldeko kideek emozioak eta bizipenak islatzeko baliatzen dute musika. Momentu guziak ez dira berdinak, horregatik dira diskoak ezberdinak, musikak emozio horiek modu ezberdinetan ateratzeko aukera eman duelako. Skakeitan taldeak bidegurutzean nora jo erabaki behar izan du, modu naturalean ordea eta uneak eskatzen zuen ausardiaz, beti asmatu ez duten arren. Euskal musikari eta musikari taldeak hurbilago ezagutzeko bidea da "Bidegurutzean" podcast hau.
Episodio 4
4. Niko Etxart: ''Kantu batek zer indar duen definitzen du zure momentuak''
Niko Etxartek bide luzea egin du musikan. Askotan adierazi du euskal kantugintzak duen tristeziarako joera eta borrokatu izan du horren kontra ere. Bidegurutzean jarrita ordea, onartzen du kantu baten indarra definitzeko oso garrantzitsua direla norberaren momentu pertsonalak. Bere kasuan, alaba bi falta ditu eta musikak lagundu dio emozioak bideratzen. Eta besteren emozioak bideratzeko tresna gisara ere baliotu du musika. Etxartek, deabruak eta bidegurutzeak nola gainditzen dituen azaldu digu. Euskal musikari eta musikari taldeak hurbilago ezagutzeko bidea da "Bidegurutzean" podcast hau.
Episodio 5
5. Liher: Bizitza berez da bidegurutzez betetako lekua. Aurrera egin behar!
Liher taldeko Lide Hernandori eta Iñigo Etxarriri deabrua ezagutzen ote duten eta arima saldu ote dioten galdetu diegu "Bidegurutzean" podcastean. Iñigoren esanetan arima egunero saltzen diogu deabruari, gustuko duguna egiten ez dugun aldi oro. Lideren esanetan bizitza berez da bide gurutzea. Aurrera egiteko erabakiak hartu behar dira eta geroak esango du aukeratutako bidea ona den edo ez.
Episodio 6
6. Joseba Irazoki: ''Jartzen dizkiguten arauak egokiak diren ikusi behar da''
Joseba Irazoki ez dago zain egoteko prest, konbentzioek itoko duten beldurren bide berriak topatzeko joera dauka. Asmatuz batzuetan eta beste batzuetan ez. Akatsetatik ikasten saiatzen da, musikan bezala bizitzan. "Bidegurutzean" saiotik eratorritako podcastean ibilbide hori nola egiten duen azaldu digu.
Episodio 7
7. Vulk : ''Ez gara ondo konpontzen musika munduarekin kudeatzeko moduagatik''
Ingalaterrako post-punkean kokatzen den Vulk taldeko kideek ez dute maite musika zirkuitua nola dagoen antolatuta egun. Bilboko taldeko kideek "Bidegurutzean" jarrita badakite, gutxi-asko, nora joan nahi luketen, kontzertuak emateko beste biderik ez da geratzen ostea. "Sentitzen dituzun gauzak egitea" dela onena pentsatzen dute eta horretan dihardute deabruari arimarik saldu gabe. Bidean arriskuak hartzeko prest ere badaude ETBko "Bidegurutzean" saiotik eratorritako podcastean aitortzen duten gisan.
Episodio 8
8. Mursego: ''Bizitzak erakutsi dit, bidea da garrantzitsua, prozesua bera''
Saguzarrei bezala, Mursegori bizitza hankaz gora begiratzea gustatzen zaio. Maite Arroitajauregik badu nahikoa eskarmentu, bizitzan bezala, musikan ere sortzeko prozesua dela interesgarria jakiteko. Amaierako produktuak baino garrantzia handiagoa du bideak berak, horregatik ez du arazorik izan arriskuak hartu eta bidegurutzean aurrera egiteko. Hala azaldu digu "Bidegurutzean" podcastean.
Episodio 9
9. Petti: ''Lau norabide daudenean, nik ezkerrekoa hartu ohi dut''
Bere ahots urratua, berak urratu duela argi dauka Pettik. Xarma duela uste du. Arazoari irtenbidea jartzen ohitua dago, hori du bizitzako jarrera. Hori bai, dagoeneko badaki bidegurutzea dagoenean "ezkerreko bidea" hartu duela berak. Abestiak, sentimenduak edota zerbait esateko bidea dira beretzat. Izan daitezke zauriak edo orbainak aireratzeko tresna, baita gorrrotoa edo eta maitasuna adierazteko modua ere. Iluntasunak errealagoa jartzen du bizitza Pettirentzat, handik ateratakoan "argiago ikusteko". "Bidegurutzean" podcastean azaldu digu.
Episodio 10
10. Dupla: ''Jendeak egiten du kantuaren bidea''
Aguraingo Dupla taldea jarri dugu "Bidegurutzean". Ez dute okerreko bidea hartzeko beldurrik izaten, bai baitakite atzera egin eta beste bide bat hartzeko aukera ere badagoela. ETBko "Bidegurutzean" saiotik eratorritako podcastean, bizitza arruntean "zozo" xamarrak direla aitortu digute, esateko dutena kantuen bidez ateratzen dutela. Eta "jendeak" egiten duela kantua. Horren araberakoa dela disko edo kantu baten arrakasta.
Episodio 11
11. Evaristo: Beti aurrera!
Evaristo Páramosen bidea ez da erraza izan, baina beti egin du aurrera. Bidegurutzean askotan ikusi du bere burua, aitak esaten zion bezala, Rock and Rollaren bidea uztea izango zuen onena, baina ez du nahi izan, beti egin du aurrera. "La Polla"n eta bakarkako bidean ere bai, saiatuaren saiatuz sortu dituela kantuak daki. Batzuetan besteetan baina kantu hobeak. Bere musika bidea uzteko garaia heldu zaiola sentitzen du. Azalpenak bere ahotik podcastean.
Episodio 12
12. Sua: ''Bitik lau izatera pasa ginenean piztu zen benetako sua''
2019ko Gaztea Saria eraman zuten Suako kideek eta harrez gero egiten ari diren bideaz gozatzen ari dira. Maparik gabe ari dira bidea egiten ETB 1eko "Bidegurutzean" azaldu duten bezala, arriskuak hartu behar direla sinesten dutelako, "jausiz ikasten da" esan digute. Euskal musikari eta musikari taldeak hurbilago ezagutzeko bidea da "Bidegurutzean" podcast hau.