"Euskadi Irratitik abiatuta, bidaia nahi duzun lekura. Bidaiazaleen kontakizunak eta bidaiarientzat proposamenak, Aitor Elduaien gidari dela."
Episodio 1
Lander Egia Turkian Tokiorako bidean, bizikletaz
Lander Egia martxoan abiatu zen Tolosatik bizikletaz Tokiora bidean. Turkian dago orain. Munduko bi ultra runner onenetakoak ere Bidaldin: Maddi Arrazola eta Uxue Fraile. Eta Ekaitz Maiz udako Karakorumgo esperientziaren balantzea egiten.
Episodio 2
Norvegian ur lasterren esplorazioa Mikel Sarasolarekin
Ibilbideak egitasmoaren TransEH: mendiko bizikletaz Euskal Herriari itzulia etapaka. Laster zikloturismorako eta errepideko bizikletarako. Mendiko bizikletan DH txapelduna Iraitz Etxebarria da, artixta bera! Mikel Sarasolak Norvegiara eramango gaitu.
Episodio 3
Ainhoa Aldalur, ipar latitudeekin engantxatuta
Ainhoa Aldalur ipar latitudeetako lurraldeetan bizi da azken urteetan: Norvegia, Errusia, Kanada... Gidari lanak egiteraino, baina era berezian tokian tokiko berezitasunez arduratuta. Beste giro batean, parapentean hegan jarriko gaitu Iñigo Gabiriak.
Episodio 4
Belaontziz lotuta Euskal Herria, Irlanda eta Eskozia
Sei asteko itsas bidaia Euskal Herritik, Getxotik, abiatu eta Irlanda eta Eskoziara begira. Bost lagun, goipuru bat: Independentzia Bidaiak. Gorbeia Suzien lasterketa ere bai, urriak 18an, Zeanurin, Gorbeia Natur Eremuan. Eta Bilbao Mendi Film Festivala abendura begira epeak betez, mundu osoko 127 lan jaso ditu antolakuntzak, marka izugarria!
Episodio 6
Lander Egia Georgiatik Tolosa-Tokyo bizikleta bidaiko azken hilabeteaz
Lander Egiak zortzi hilabete bete ditu Tolosatik bizikletaz Tokyora abiatu zenetik. Georgiako hiriburuan Tiflisen dago. Josu Erkiziak iraupen eskiko prestakuntzaz, eta Mikel Bringasek Ibilbideak egitasmoaz hitzegin digute.
Episodio 7
Maite Maiora: urteko mendi lasterkari onenaren balantzea Bidaldin
Maite Maiorak 2014 denboraldiaren balantzea egin du. Josu Juaristik lagundu du elkarrizketan, eta Oihana Kortazar lehiakideak ere parte hartu du. Munduko Raid Txapelketan Vidaraiden helburua podiuma da. Zigor Iturrieta Everest Trail Race-era doa.
Episodio 8
Hiru neska gazte India, Nepal, Sri Lanka, Indonesia eta Thailandian
Nagore Alberdi, Nekane Arakistain eta Nerea Kamio getariar gazteek lau hilabeteko bidaia egin zuten Asian: India, Nepal, Sri Lanka, Indonesia eta Thailandian barrena ibili ziren.
Episodio 9
Lander Egia Irandik 8.bidaia hilabetean eta bi lagun oñatiar Islandian
Adrian Chohanek eta Andoni Goitiak Islandian bi aste gein zituzten udan bizikletaz bidaiatzen. Lander Egia Tolosa-Tokyo bidaiko zortzigarren hilabetean Turkiatik Armeniara eta handik Iranera pasatu da.
Episodio 10
Ur Zulo koban espeleologia eta Mendi Film Festival Bilbon
Aloñamendi Espeleologia Elkarteko kideek 'Ur Zulo' koba aurkeztu digute, Aloñamendi pean dagoen koba horizontala. Mendi Film Festival abenduaren 12tik 21era egingo da Bilbon, eta jada mendi zinemaien munduan erreferentzia da.
Episodio 11
Essery lehen saria: Berasategiren 'Un diamante en el desierto'
Jon Berasategik irabazi du Mikel Essery bidaia kontakizunen literatur lehiaketa 'Un diamante en el desierto' lanarekin. Argelia hegoaldera garamatza egileak. . Tolosako Antxon Bandres Bidaiarien Txokoak gazteentzako bidaia beka deitu du.
Episodio 14
Lander Egia Iranen, Carlos Peñaren 25.urteurrena eta Arrabako aterpea
Lander Egiak Iranen jarraitzen du; Tolosa-Tokyo bizikleta bidaia hazi zuenetik 10 hilabete bete dira. Carlos Peñak 25 urte bete ditu muturreko igeri zeharkaldiak osatuz. Gorbeiako Arraba aterpetxeko zaindari berrien ilusioa Joseba Elorrietaren ahotik
Episodio 15
Ladakh bizikletaz: lau euskaldunen udako abentura
Koldo Zubizarreta eta Ainhoa Perez de Nanclares, biek Aitor Dorronsoro eta Ramon Arrizabalagarekin batera eginiko bidaiaz: India eta Tibet artean, Ladakh lurraldean, bi hilabeteko bidaia egin zuten bizikletaz. Maiz 4.000 metrotik gora ibilita.