Serie distópica de ficción. Es el año 2103 y el nivel del mar ha subido por encima de los 500 metros. El Archipiélago Vasco debe decidir su futuro en un mundo caótico y la joven Jare se convierte inesperadamente en protagonista de una aventura.
Episodio 1
31/07/2024
1. Berriro Itzuliko balitz
Jare, Iker eta Nizar Zuricheko portuan daude, Germaniar Konfederazioaren ateetan. Ustekabean hilda uste zuen ama ezagutu du Jarek eta bere iraganarekin talka egin du. Bitartean, Urbasako portuan Ipar Afrikako gudarosteak eta euskal artxipelagoko azken fakzioek euren estrategiak definituko dituzte. Aurrean ez dute arerio makala. "Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
19/07/2026
2. Gorbeiako arbola
Episodio 2
2. Etsaiak, lagunak eta mamuak
Alpeen azpian, mendiaren barrenean ezkutatuta dagoen Germaniarren Ziutadelara iritsi dira trenez Jare eta bere lagunak. Liluratuta dago Jare hango aurrerapenengatik eta, batez ere, bere amarekin egoteagatik. Urbasan, Salahekin Ipar Afrikako Ligako buruzagiarekin elkartuko da Aitor indarrak batzeko ahaleginean. Bitartean Baltza, Eibarren Germaniarren ontziak noiz iritsiko zain dago. "Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
Episodio 3
3. Piztiak ala abereak
Ziutadelaren alderdi iluna ezagutu du Nizarrek, Gernaniarren Federazioko Faktoria Nagusian esklabuen pare lan egitera behartuta, dohainik gabeko beste hainbeste pertsonen moduan bizi da. Ikerrek ere begiak zabaldu ditu Karl, bere morroiaren lagun egin denetik. Eibarren, Baltza amorratuta dago, Monastegikoek Germaniarren gudaontzi ugari geldiarazi dituztelako. "Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
Episodio 4
4. Bidezidorrak
Ustekabeko erabakia hartu dute Urbasan babestuta dauden Salahk eta Aitorrek: Baltza eta Germaniarren aurkako borroka gidatzeko, Muñoz lider gisara ipintzea. Horretarako, urpekontzia hartuta Eibarko katakunbetara itzuli beharko du Aitorrek. Germaniako Federazioko Ziutadelan, ezusteko neurria hartuko du Jareren amak ere Monastegiaren aurka. "Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
Episodio 5
5. Hobeto hilda
Germaniar federazioko Faktoria Nagusiko langileak euren eskubideen alde altxatu dira, Karl buru dutela. Ziudadelako agintariek bortizki geldituko dute mugimendua ordea. Iker eta Jareren arteko eztabaida mingotsa eragingo du honek, bakoitza alderdi batean lerratuta. Bitartean, Aitorrek Muñoz Eibarretik askatu eta Urbasara ekarriko du. "Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
Episodio 6
6. Hiru erregeen mahaia
Bizirik irauteko aukerak aztertzeko, Salah, Aitor eta Muñozek krisi bilera egin dute Urbasan. Ez dute alternatiba askorik, gudaontzi Germaniar ugari iritsi baitira Eibarrera Baltzari laguntzera. Ziutadelan, Nizar faktoriatik atera dute eta Jarerekin batu da. Iker, aldiz, langileen mugimendua berpizten dabil buru-belarri. "Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
Episodio 7
7. Orreaga
Hainbat urtean esklabu gisara zapalduta eduki dituzten langileak matxinatu egin dira germaniarren aurka. Olatzek, Jareren amak, haien aurka gogor kolpatzeko asmoa du, bere alabaren iritzien aurka. Euskal Artxipelagoan, Baltzak ere azken kolpea ematea erabaki du bere arerioen aurka, eta Urbasa aldera abiatu da bere indar guztiekin. "Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
Episodio 8
8. Enperadore lokartua itzartuz
Azkena gertu dago eta ez du itxura onik. Urbasako mendi gainetatik ustekabeko erasoa jo arren, Eibarko gudaontziak indartsuegiak eta ugariegiak dira erabat geldiarazteko. Zitadelan, Ikerrek gidatutako matxinadak indarra hartu du, baina Olatzek arma bat gordeta dauka hala ere. "Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
Episodio 9
0. Trailerra
"Artxipelagoa" podcastaren hirugarren eta azken denboraldiari ekingo diogu. Germaniarren Federazioko lurrak bertatik bertara ezagutzera doaz gure protagonistak. Orain arte aditzera besterik ez zuten, eta esameasak ugari... "Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.