Berdintasuna gizon eta emakumeen artean. Astero, ordu bete.
Episodio 1
'Ez gara histerikoak, haurrak lapurtu dizkigute'
Lapurtutako haurren auziak emakume aurpegia izan arren, sufrimenduak ez du gizon eta emakumeen artean bereizketarik egiten.
Episodio 2
Dominique Strauss Khanen gezurrak
TF1 telebista kateari eskainitako elkarrizketari buruz Bixente Vrignon Radio Franceko erredaktore buru ordearekin mintzatu gara: ‘Nafissatou Diallo New Yorkeko SOfitel hoteleko kamarerekin ez zuen akaso deliturik egin baina ez zen berdinen arteko harremana izan’.
Episodio 3
'Biharamuneko pilulak ez du ictusik eragiten'
Emilio Lopez Adan eta Gorka Barrentxea ginekologoen iritziz 'antisorgailuen ondorio kaltegarriak aipatzen dituzten albisteen atzean eliza katolikoa egon liteke'.
Episodio 4
"Emakumeek enplegu egonkorra sortzen dute"
Rebeka Arraras Nafarroako emakume enpresari eta zuzendarien elkarteko presidenteordearen esanetan, emakumeari ausardia falta zaio oraindik, enpresak sortu eta goi mailako karguak onartzeko.
Episodio 5
Maialen Lujanbio, bertsoaren dama
'Bertsolarien artean ez dugu jada gizon eta emakumeen arteko bereizketarik egiten', esan digu, besteak beste, Maialen Lujanbiok 'Andromeda'ko mikroen aurrean.
Episodio 6
Komunikabideak eta genero indarkeria
Maite Asensio Berdinsareako kazetaria: 'Erasotzailea burutik jota edo drogaren menpe jokatu zuela esanez kazetaria emakume horren hilketa justifikatzen ari da'.
Episodio 7
Aristegi, Tapia eta Barkos... bakarrik!
Nerea Azurmendi eta Maite Ubiria kazetariekin hauteskundeen azterketa:'Alderdi politiko bakar batek ere ez du gainditu genero berdintasunaren exigentzia'
Episodio 8
Salba dezagun gizona
Patxi Izagirre psikologoak eta MIkel Otxotorena GIzon Sareako kideak, beste maskulinitate eredu bat aldarrikatu dute azaroaren 25aren atarian. 'Salba dezagun gizona matxoman eta prakalasai ereduen artean aukeratu beharrik izan ez dezan'
Episodio 9
Neskazaharrak joaten dira...
Kantu eta kontakizun gehienetan etsiak jotako pertsonak dira neskazaharrak. Ezkondu nahi eta ezin zutenak. Arantxa Urretabizkaiak hainbat adibide ekarri dizkigu entzuteko. Gaur egun, oraindik, gizarteak hobeto hartzen du bikotekidea duen emakumea. Onintza Enbeita bertsolaria: 'Banketxera kreditu eske joan nintzen eta bikotekiderik ba ote nuen galdetu zidaten'.
Episodio 10
Munduko berri emakume ahotsarekin
Olatz Arrieta, Iratxe Etxebarria eta Oihane Perez, New York, Brusela eta Madril. 'Supermerkatuan erosketak egiten ari denean ere hurrengo erreportajean pentsatzen ari da korresponsala'.
Episodio 11
Emakumeen doaiak enpresarako
Hamahiru emakumez osatutako empresa gidatzen du Nora Sudupek Azkoitian, Mobelteknika Ikasi. 'Buruhausteak ematen ditu familia eta lana kontziliatzeko orduan emakumeez osatutako enpresa bat antolatzeak baina oso pozik gaude egindako apustuarekin'.
Episodio 12
Alardearen bilera klandestinoak
Izaskun Larruskain, Jaizkibel Konpainiako ordezkaria: 'Alarde tradizionaleko ordezkariekin auzia bideratzeko egin diren bilerak ere Iparraldean egin behar izan ditugu'.