Canciones para cantar e historias para escuchar de la mano de Joseina Etxeberria en la sobremesa.
04/11/2013
Kantu Kontari 2013-11-04
Lanean ari garela musika aditzeak ekoizpena hobetzen omen du baina ez genekien ekintzaileentzako musika zehatz bat bazenik. Kantu horiek jarri dizkigu Itziar Alduntzinek astelehen arratsalde euritsu honetan Kantu Kontarin
14/02/2014
Kantu Kontari 2014-02-14
Kantu Kontari Itziar Alduntziren saioa arratsaldeko 3etatik 4etara. Egunero gai edo proposamen ezberdinak eskaintzen dizkigu Itziar Alduntzik Euskadi Irratian!! Ezazue galdu!!!
Kantu Kontari, irailak 18
Kantu Kontari musika saioa Euskadi Irratian arratsaldeko hiruretatik lauretara. Itziar Alduntzinekin kantu-kontari. Kantu on asko, entzuleen errietak eta zuzeneko kontuak.
Kantu Kontari, irailak 20
Gaur ere kantuka eta kontuka aritu gara Euskadi Irratian baina beti ezberdin Itziar Alduntzinekin. Roberto Mosorekin Txatxo kantuaz, herri guztietan izan ohi diren 'pertsonaiez', countryaz eta bizitzako kontuetaz hitzegin dugu.
Kantu Kontari 9-20
Kantu Kontari aritu da Itziar Alduntzin Euskadi Irratian. Manel talde bartzelonarrarekin hitzegin du Ekain Perez Jon Berkhouteko kantariak ere kontu batzuk egin ditu eta zuek, entzuleek, izan duzue saioaren tarterik garrantzitsuena.
Kantu Kontari 09-23
Arratsaldero moduan kontuak esanez eta kantuak jarriz aritu da Itziar Alduntzin. Zuek ere hartu duzue hitza whatsaap, telefono eta erantzungailu bidez eta saioko piezak aukeratu dituzue.
Kantu Kontari 09-24
Itziar Alduntzinen musika aukeraketa eta kontuak izan ditugu Euskadi Irratian. Ezagutzen dituzuen hiri itsusienez aritu zarete (Eibar, Valladolid, Lasarte, Ermua...) eta Rafa Ruedak garai bateko Bilbo nahiago zuela esateko deitu du zuzenekora.
Kantu Kontari 09-26
Osteguneko Kantu-Kontarin bizitza pribatuan eta musikalean bikoa osatu duten artistei buruz aritu da Itziar Alduntzin. Zuek ere hartu duzue hitza, zuen bikotekidearekin lanean aritu zareten edo arituko ote zinateketen kontatuz.
Kantu Kontari 09-25
Euskadi Irratiko bazkalostea musikaz bete du Itziar Alduntzinek. Kafea hartuz konplexurik gabe aritu da beti eskatzten eta jarri ohi dien kantu tipikoenez: Zea Maysen Itsasoa, The Pretendersen I´ll stand by you, Chet Bakeren My Funny Valentine...
Kantu Kontari 09-27
Ostiral arratsalde honetan eskainitako kantuez aritu da Itziar Alduntzin. The Cure-ek ostiralari egindakoa, Manzanerok taxi bati kantatu ziona, Letek Xalbadorri eskainitakoa...eta zuek ere eskaintzak egin dituzue.
Kantu Kontari 09-30
Irailaren azken eguna hego haizeaz hizketan eman dugu Euskadi Irratian. Hego haizeari ero-haize esaten zaio eta eromenaz eta haize hegoaz aritzen diren kantuak ugariak dira.
Kantu Kontari 10-01
Astearte honetan ere Kantu-Kontari aritu da Itziar Alduntzin. Estilo aldaketa nabarmenak izan dituzten taldeez hitzegin digu eta batere aldatu ez dela esateko Ruper Ordorikari ere deitu dio ta harek uste baino gehiago aldatu dela kontatu digu.